Sistema sanitarioak eraldatzen ari dira gaixoei arreta integratua eskaintzeko; eta testuinguru berri horretan, gaixoa eta zaintzailea gaitzea funtsezkoa da osasunarentzat. Gaixoa gaitzen denean, honek bere gaixotasunaren kudeaketa rol aktiboa hartzen du eta bere erabakien eta osasunean eragina duten ekintzak hobeto kontrolatzen ditu.

kronikgune-kronik-on-programa-formación-paciente-carewell

 

 

 

 

 

 

CarewellEuropar proiektuaren esparruan, zeinaren helburua gaixo kronikoen arreta hobetzeko profesional sanitarioen arteko koordinazioa sustatzea eta gaixoei jarraipena egitea eta gaixoak gaitzea den, erizainek soilik osatzen duten talde batek gaixo kroniko konplexua gaitzeko programa egituratu bat garatu du (gaixotasun anitzeko gaixoak), Kronik ON programa©, alegia. Programa honen bitartez, gaixoek euren gaixotasunak ezagutu, haien sintomak eta kezkatzeko seinaleak hauteman eta kontrolatzen lagundu nahi zaie, euren gaixotasunak beraiek kudeatzeko gai izan daitezen. Programaren xedea eurek dituzten gaixotasunentzat bizimodu osasuntsua izan dezaten gaixoak heztea da. Gainera, programak gaixo horien zaintzaileak ere trebatu nahi ditu, gaixotasun horiek hobeto maneiatzeko gai izan daitezen, askotan gaixo horiek ezin baitira beraien kabuz eguneroko bizitzan moldatu eta zaintzaile ez-formalen eskutan egoten direlako sarri.

Kronik ON Programa© delakoak lau trebatze-saio ditu, eta horietan gai hauek azalduko dira, besteak beste: gaixoaren balorazioa, identifikatutako gaitzen azalpena, tratamendura atxikitzea, bizimodu osasuntsuaren ohiturak eta sintomen eta kezkatzeko seinaleen kontrola.

Gaitzeko saioetan, erreferentziako erizainek gaixo horietan gehien ematen diren gaitzen inguruko materiala edukiko dute, bihotzeko gutxiegitasunari, diabetesari edo EPOC delakoari buruzko material hezitzailea, esaterako. Horrez gain, gaixoei haiek dituzten gaixotasunei buruzko informazioa biltzen duten fitxak emango zaizkie. Norbere burua zaintzeko koadernoa ere emango zaie, eta han idatzi beharko dituzte gaixoekin bizimodu osasuntsua izateko aldatzeko adostutako asmoak eta kontrolatu beharko dituen balioak.

Osakidetzaren webgunean, Osasun Eskola atalean, www.osakidetza.euskadi.eus/kronikonprograma, eskuragarri dago material hori guztia eta baita gaixo hauek maiztasun handiagoarekin izaten dituzten gaixotasunen ezaugarri nagusiei buruzko bideoak ere.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak urteak daramatza gaixo kroniko konplexuei ematen zaien arreta hobetzeko lanean, eta lehentasuneko arlo bihurtu zuen 2011n.  Carewell gaixo horien arreta primarioaren hobekuntzan aurrera pausoa eman du, helburutzat esperientzia profesional aberatsagoa eta erabakitzaileagoa sortzea sustatzea baitu, profesionalak gaixoak gaitzeko prozesua garrantzitsua dela ikusten duelako kontzeptu eta ohitura berriak barneratu eta teknologia berriak zaintza integraletan erabiltzea sustatzea lortzeko orduan.

Proiektuaren deialdia: CIP-ICT Policy Support Programme 2013-7

Proiektuaren zenbakia: 620983