Euskadi lider duen Carewell proiektuak, Osakidetzaren eta Kronikguneren bitartez, irabazi du Correo Farmacéutico aldizkariak ematen duen “Urteko Ekimen Onenetako” baten saria, Kudeaketa mailan. Aldizkariak Sarien XII. edizioa ospatu du, euren ekarpenekin osasun mundua hobetzen laguntzen dutenen ekarpena saritzeko xedearekin.

proyecto-europeo-carewell-premio-farmaceutico1-1024x551

Carewell gaixotasun anitz dituen gaixoarentzat arreta integraleko bide berriak aztertzen dituen Europako proiektua da. Euskadiz gain, bertan hartzen dute parte: Italia, Gales, Polonia eta Kroazia.

Proiektua gaixo kroniko konplexuen zaintza eta arreta soziala bi modutan hobetzean oinarritzen da: arreta integratuaren koordinazioa eta gaixoa etxean egoteko gaitzea, arreta eta laguntza etxean ematea eta informazioko eta komunikazioko sistema berriak (IKT) erabiltzea.

Carewell Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren ildo estrategikoetan sartzen da eta, are zehatzago, kronikotasunaren, zahartzearen eta mendekotasunaren erronkei modu proaktiboan aurre egiteko, eta baita osasun sistemaren jarraitutasuna bermatzeko eta gaixoen arreta, bizi-kalitatea eta emaitzak hobetzeko berrikuntza gaitasuna hobetzekoan ere.

Azken urteotan, Osakidetzak errezeta elektronikoa, interkontsultak, telemonitorizazioa, Osasun karpeta, gaixo aktiboaren gunea eta jarraipen-deiak barneratu ditu, besteak beste. Horiei esker, profesionalak hobeto koordinatzen dira eta gaixoak gehiago hartzen du parte bere gaixotasunaren kudeaketan.

Maria Aguirrek, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaria, eta Iñaki Betolazak, Farmaziako Zuzendaria, jaso dute saria Osasun Sailaren izenean. María Aguirreren hitzetan: “egunez egun hiritarrei arreta hobea eskaintzeko euskal sistema sanitarioan eraldaketak burutzeko eta hobetzeko lan egiten duten profesionalen lana saritu da”.

Zuzendariak europar kideekin burututako lankidetzak duen garrantzia goraipatu nahi izan du, eta sistema sanitarioak interes orokorreko garapenak garatzeko duen ahalmena ere saritu dela esan du, eta gogorarazi du Euskadi zahartze aktibo eta osasuntsuarekin lotutako berrikuntza eremuen erreferentziako eskualdeetako bat dela.

Sakatu hemen proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu.

Proiektuaren deialdia: CIP-ICT Policy Support Programme 2013-7

Proiektuaren zenbakia: 620983