Abuztuak 6an, eguerdiko ordu bietan (CET), eta EIP-AHA – Zahartze Aktiboko eta Osasuntsurako Europar Garapenerako Lankidetzaren barruan, Action Group B3-Integrated care taldeak Aldaketaren kudeaketan praktika onak: Gaixotasun Kronikoak Maneiatzeko Maccabi Diziplina anitzeko Telemedikuntzako Zentroa” sareko lehenengo mintegia antolatu du.

eip-aha-integrated-care-kronikgune

 

Mintegiaren xedea Israelen burutu den 24/7 zentroaren esperientzia modu interaktiboan erakustea da. Proiektu hori “oso ongi trebatutako erizainek burutu zuten, beste profesionalen laguntzarekin, eta gaixotasun kronikoak dituzten gaixoei arreta proaktiboa eskaintzen zituzten, arreta mediku informatizatu eta bideokonferentzia bitartez.

Gainera, adibide bera erabiliko da AA2 B3 Taldeak EIP-AHA proiektuaren esparruan, Aldaketaren Kudeaketaren inguruan eta B3 taldean “maturity model” delako bat abian jarrita.

Mintegiaren aurkezpenak eta komunikazioak hauek burutuko dituzte:

Stella Tsartsara, B3 Taldearen sustatzailea (mintegiaren anfitrioia).

Cristina Bescós, Philips Healthcare (Aldaketaren Kudeaketa, 2 Eremuko B3 Taldearen koordinatzailea).

Angela Ironía, Maccabi Telemedikuntzako Zentroaren Zuzendaria.

Avital Segal, Zuzendariondokoa, MOMA zerbitzu medikuak – Medikuak Sarean (Gaixotasun Kronikoak Maneiatzeko Diziplina Anitzeko Telemedikuntzako Zentroa.

Rachelle Kaye, Aholkulari Estrategikoa eta Nazioartekoa, Maccabiko Osasun Arreta Zerbitzuak (B3 Ekintza taldeko kidea).

Mintegia ingelesez izango da. Jorratuko diren edukiak zein diren ikusteko, sakatu hemen: Action Group B3 – EIP-AHA mintegiaren edukia.

Parte hartu nahi izanez gero, sakatu hurrengo esteka mintegian izena emateko: https://www.anymeeting.com/AccountManager/RegEv.aspx?PIID=EB59D882834939 . Behin izena emandakoan, hari atxikitzeko jarraibideak jasoko dituzu posta elektronikoz. Action Group B3 – EIP-AHA mintegiaren edukia.

Martxan jarri ditugun eredu berriei buruz jakiteko aukera hau ez galtzea gomendatzen dizugu!