logo

Pre-Start europar proiektua martxan jartzearekin, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeen bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko esku-hartzearen eraginkortasuna neurtu nahi da.

Nerabeen artean obesitatea eta sedentarismoa areagotzeak helduekin lotura handiagoa izan ohi duten gaixotasunen maiztasuna ere areagotu du, besteak beste sindrome metabolikoa, II motako diabetesa (DMT2)… Horregatik, bizimoduen aldaketarekin lotutako esku-hartzeak nerabeen osasunean eta gaixotasunen prebentzioan eragin handia izan dezaketela uste da.

Pre-start ikerketarekin MDT2 gaixotasunari lotutako arrisku-eragileak dituzten nerabeak identifikatu eta gure inguruko nerabeengan haren banaketa deskribatu nahi da.

Bestetik, osasuna sustatzeko programa baten eraginkortasuna ebaluatu nahi da, nerabeei zuzendutakoa, jarduera fisikoa eta bizimodu osasuntsuko ohiturak sustatzeko xedearekin.

Europar proiektu horretan Europar Batasuneko 5 estatu kidek hartzen dute parte: Grezia, Alemania, Ingalaterra, Portugal eta Espainia; eta 500 inguru nerabe hartuko dira esku-hartzea burutzeko. Euskadi mailan, OSI Donostialdea, OSI Tolosaldea eta OSI Bidasoan burutuko da ikerketa Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaordearen  laguntzarekin, zeinak 100 lagun hartuko dituen horretarako.

pre-start-icono

Arrisku-eragileak dituztela identifikatu diren eta fase pilotuan sartu diren nerabeei banakako Arreta primarioaren inguruko heziketa-saioak eskainiko zaizkie, ordu eta erdikoak, astean behin, ondoz ondoko 8 astetan zehar. Horretarako, teknika konduktibo.konduktualak eta psikodinamikoak landuko dira: elikadura osasuntsua, autokontrola, norberaren itxura hobetzea, komunikazioa, gatazkak konpontzea eta asertibitatea, autoestimua, jarduera fisikoa areagotzea eta sedentarismoa gutxitzea, besteak beste.

Era berean, kontzientzia areagotzen saiatzeko, gurasoei ere eskainiko zaizkie banakako saioak. Euren parte hartze aktiboa ezinbestekoa dela ikus dezaten burutuko dira saio horiek, seme-alabei esku-hartzean zehar lagun diezaieten, eta familian gerta daitezkeen aldaketa emozionalak erraztu eta bultzatzen laguntzeko.

Programa nerabean zein haren familian dago oinarrituta, eta aldaketak familia osoarentzat proposatzen ditu, hori baita nerabea programara atxikitzeko eta, ondorioz, epe luzean bizimodu-ohiturak aldatzeko modu bakarra.

Proiektuaren deialdia: Call for tender No. SANCO/2013/C1/004.