Euskadin, Kronikguneren eta Osakidetzaren eskutik, Carewell europar proiektuaren liderra da, eta gaixotasun anitz dituzten gaixoen zaintza eta arreta zerbitzua bi modutan hobetzean oinarritzen da: arreta integratuaren koordinazioa, eta etxean gaitasuna, arreta eta laguntza ematea informazioko eta komunikazioko sistema berrien bitartez (IKT).
Carewell proiektuaren helburua eritasun anitz dituzten gaixoei kostu aldetik eraginkorrak diren arreta integrala eskaintzeko eredu berriak proposatu, inplementatu eta balioztatzea da. Horretarako, hainbat bide jorratuko dira: gaixoei arreta euren etxeetan hobeto ematea ospitalera eramatea saihesteko; profesionalen arteko komunikazio-bideak hobetzea (sanitarioak eta sozialak) eta gaixoaren edota haren zaintzaileen artekoak ere, gaixo bakoitzaren informazioa errazago partekatzeko eta esfortzuak bi aldiz egin behar ez izateko. Horri guztiari esker, gaixoaren edo zaintzailearen eta sendagilearen edo arreta-zentroaren arteko komunikaziorako ez da ezinbestekoa izango gaixoa osasun-zentrora joatea.
Aipatu beharra dago gaixoaren eta zaintzailearen gaitze-proiektuaren barruan duen garrantzia, bere patologian eta sintomak hautemateko gaitasunean trebatuko baita. Horri telemonitorizazioko sistemen eta kontsultarako zentroen erabilera gehitzen badiogu,profesional sanitarioek gaixoaren eboluzioaren jarraipen handiagoa burutu ahalko dute.
Gaixo kroniko eta gaixotasun anitzekoaren arreta eta zaintzarako bide berriak Europako zortzi eskualdetan burutuko dira. 12 hile iraungo dituen pilotu baten bitartez, arreta integraleko bide berriak zehaztuko dira, garatuko dira eta jarriko dira martxan eskualde hauetan: Euskadi, Puglia, Veneto, Gales, Kroazia Ipar Mendebaldea eta Behe Silenia, eta Polonia.
EEuropar proiektu hau 2009az geroztik kronikotasunaren, zahartzaroaren eta mendekotasunaren arloan lantzen ari diren lehentasunen Osasun Sailaren eta Osakidetza.
Osakidetzaren ildo estrategikoen barruan dago. Lan horren ondorioz, Euskadiko eredu sanitarioa etengabe eta pixkanaka ari da eraldatzen, ez soilik gaixo horien arretan, bizi kalitatean eta osasun emaitzetan, baizik eta Sistema Sanitarioaren iraunkortasuna hobetze aldera burututako lanetan ere. Azken urteotan, Osakidetzak hainbat tresna barneratu ditu, interkontsulta direlakoak, telemonitorizazioa (urrutiko jarraipena), osasun karpeta, gaixo aktiboa eta jarraipen deiak, zeinek profesionalen artean koordinazioa hobetzean gaixoaren osasun egoera maiztasun handiagoz jarraitzea eta gaixoaren gaixotasunaren kudeaketan gehiago parte hartzea errazten duten.
Proiektuaren deialdia: CIP-ICT Policy Support Programme 2013-7
Proiektuari buruz gehiago jakiteko, sar zaitez haren webgune ofizialean: : www.carewell-project.eu