2017ko martxoaren 14 eta 15 bitartean, Groningenen, Holanda, elkartu zen ACT@Scale europar proiektuaren partzuergoa. Proiektuaren hirugarren Batzar Nagusia izan zen, eta bertan aztertu ziren hobekuntzak, unera arteko lorpenak eta etorkizunerako jarduerak.
ACT@Scale proiektua 2016ko martxoan hasi zen, eta bere xede nagusia Arreta Integratuko eta Telemonitorizazioko praktika onak modu eskalatuan sustatzea da. Horrez gain, praktika on horiek Europako beste eskualde batzuetan inplementatu, garatu eta sendotzeko jakintza transferitzen ere lagunduko du.
13 Praktika Onen eskalatzea transferitzea aurreikusi da, gaixotasun kronikoa duten, hauskorrak diren edo gaixotasun mentalak dituztenen heriotza-tasa txikiagotu eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Beraz, hobekuntza eta ikasketa jarraituko zikloetan oinarrituta – ingelesez PDSA (Plan Do, Study, Act), haiei lotutako Praktika Onen zenbait eremutan egiten da lan. Hauek dira landuko diren arloak: aldaketaren kudeaketa, gaixoen beharrentzat egokiak diren zerbitzuen aukeraketa, sistemaren eredu ekonomikoa eta iraunkortasuna eta, azkenik, gaixoa/hiritarra ahalduntzea.
Euskadik Kronikguneren eta Osakidetzaren bitartez hartzen du parte ACT@Scale proiektuan. Eskualde mailan, bi dira aukeratu diren praktika onak, zeinak, gainera, Osakidetzaren programa korporatiboak diren: gutxiegitasun kardiakoko gaixoen telemonitorizazioa eta gaitz anitzeko gaixoentzako arreta integratutako ibilbidea. Nabarmendu beharra dago proiektuan Osakidetzaren ESI (Erakunde Sanitario Integratu) guztien lankidetza eta ekarpenak hartzen dituela, SIAC (Arreta eta Kronikotasun Bateratze Zerbitzua), Osarean eta Osasun Kontseiluarenez gain. Lehenengo fasean, arestian aipaturiko eremu bakoitzean lan egingo duten diziplina anitzeko lantaldeak eratu dira.
ACT@Scale proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
Sar zaitez proiektuaren webgune ofizialean: https://www.act-at-scale.eu/