Osasun profesional eta gizarte zerbitzuko profesional ugari elkartu ziren Gaixo Kronikoaren Osasun Arretarako Nazioko IX Kongresuan eta Gaixo Aktiboaren Nazioko IV Konferentzian

Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko IX Kongresua

Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko IX Kongresua

Oviedoko Kongresuen eta Erakusketa Jauregian ospatutako konferentziaren leloa “Garaiz gabiltza!” (“¡Estamos a tiempo!”) izan zen, zeina Kronikotasunaren arretarako estrategia berritzaileak inplementatzea proposatzean oinarritzen zen. “Ez egin” gomendioak eta Autonomia Erkidego desberdinetako gaixo kroniko konplexuen konparazioak ere aztertu ziren.

Gainera, osasun sistemetan antolaketa-eredu berriak zehazteko beharra eztabaidatu zen. Laguntzaren koordinazioaren garrantzia nabarmentzen da gaixoentzako zerbitzu bateratuak ematera zuzendutako eredu horietan, eta kalitate hobeagoko osasun arreta lortzen da, ondorioz.

Edizio honetan kronikotasuna aztertzeko ildo estrategiko nagusiekin lotutako praktika onak eta proiektuak aurkezteko gune bat ere egon zen. Zentzu horretan, Kronikgune eta Osakidetza partaide dituzten europar proiektuak aurkeztu ziren kongresuan zehar antolatutako ahozko komunikazio-saioetan.

Horrela, Marisa Merino Doktoreak, Tolosaldea ESIko Zuzendari Gerentea eta Carewell proiektuaren Euskadiko ikertzaile nagusia, Osakidetzako hainbat erakundetan inplementatu den patologia anitzeko gaixoen arreta integratuko eredu berria aurkeztu zuen. Kronikotasunean esperientzia onenen artean izendatu zuten.

C3Cloud proiektua ere Antonio de Blasek – Osakidetzaren Osarean programaren arduraduna eta proiektuan parte-hartzailea- aurkeztu zuen, ahozko komunikazio bidez. Burutzen ari den lana ezagutzera emateko aukera aparta da, patologia anitz dituzten gaixo kronikoei arreta jarraitua emateko, epe luzean, modu pertsonalizatuan, bateratuan, diziplina anitzeko ikuspegitik eta modu koordinatuan. Horretarako, IKT (informazio eta komunikazioko teknologia berriak) garapen berritzaileetan oinarritutako arkitektura bat sortzea dago aurreikusita.

Era berean, MasterMind eta Scirocco europar proiektuak hitzaldi labur bitartez aurkeztu ziren. Lehenengo txostena “terapia kognitibo konduktuala depresioa duten gaixoengan zabaltzea” gaiaren inguruan izan zen. “Europar eskualdeen artean arreta integratuko Praktika Onak modu eskalatuan egitea errazteko balioztatuta eta egiaztatuta dagoen tresna bat (Heldutasun eredu egokitua) erabiltzeko” garatzen ari den prozesuan bigarrena.

Ospitaleko Arreta PrimariokoOsasun Mentaleko eta Gizarte Arloko eremuetako profesionalentzako – arlo publikokoak zein pribatukoak – urteko topaketa, non gerturatu zirenek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten Kronikgunek eta Osakidetzak garatzen ari diren ikerketako europar proiektuak.

Kongresuko hitzaldi eta jakinarazpen guztiak deskargatu nahi baldin badituzu, sakatu hemen: www.congresocronicos.org/