logo_act-scale-proyecto-europeo-kronikgune

IZENA: ACT@Scale

IZEN OSOA: Advancing Care Coordination and Telehealth (CC&TH) deployment at Scale

PROIEKTUAREN DEIALDIA: HP-PJ-2015: Support for the implementation and scaling-up of good practices in the areas of integrated care, frailty prevention, adherence to medical plans and age-friendly communities

WEB ORRIA: https://www.act-at-scale.eu/

PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA:Philips – Home Healthcare Solutions

DESKRIBAPENA: ACT@Scale praktika onak Arreta Integratuan eta Telemonitorizazioan eskalatzea sustatzeko xedea duen proiektua da. Horrez gain, inplementazioan ikasitakoa eta haren inguruko jakintza, praktika onen garapena eta sendotzea Europako beste eskualdeetara hedatzeko helburua ere badu.act-scale-project-eu-good-practice

PROIEKTUAREN HELBURUAK: CC&THn 13 programaren eskalatzea, gaixotasun kronikoak, gaixo hauskorrak, gaixo adinduak eta zailtasun psikiatrikoak dituzten gaixoengan benetako eragina edukitzeko eta haien heriotza-tasa murriztu eta bizitza-kalitatea hobetzeko. Osakidetzak bi praktika on aurkeztu ditu, eskalatuak izango direnak: gutxiegitasun kardiakoko gaixoen telemonitorizazioa eta gaitz anitzeko gaixoentzako interbentzioko programa bateratua.

NORI ZUZENDUA: Gaixotasun kronikoa duten pertsonak, adin aurreratukoak, hauskorrak edo gaixotasun mentalak dituztenak.

LANAREN METODOLOGIA: Lanaren metodologia hobekuntza eta ikasketa zikloetan dago oinarrituta, PDSA direlakoak hain zuzen (Plan, Do, Study, Act), non praktika on horien eremu batzuk hobetu nahi diren, esaterako:

  • 1) Aldaketaren kudeaketa,
  • 2) Gaixoen estratifikazioa, barneratzea eta zerbitzuaren egokitzapena.
  • 3) Sistemaren eredu ekonomikoa eta jasangarritasuna eta
  • 4) Gaixoaren / hiritarraren ahalduntzea.

Urteko datuak bilduko dira praktika onen inplementazioaren emaitzak zein horien eraginkortasun eta efizientzia ebaluatzeko.

act-scale-project-eu

Proiektuan egingo den lana, zortzi lantaldeetan banatu dago: Proiektuak 36 hile iraungo ditu

  • 1: Proiektuaren koordinazioa, kudeaketa eta kalitatearen kontrola ( 1 hilea – 36 hilea)
  • 2: Sakabanatzea (2 hilea – 36 hilea)
  • 3: Ebaluazioa (3 hilea – 36 hilea)
  • 4: Monitorizazioa (1 hilea – 36 hilea)
  • 5: Aholkularitza-batzordearen (stakeholderrak) eta aldaketaren kudeaketa (1 hilea – 36 hilea)
  • 6: Zerbitzuen aukeraketa ( 1 hilea – 35 hilea)
  • 7: Iraunkortasuna (1 hilea – 34 hilea)
  • 8: Hiritarrak ahalduntzea (1 hilea – 14 hilea)

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK: ACT@Scale proiektuan espero den emaitza arreta integratuan eta telemedikuntzan dauden praktika onak eskala handian hedatu eta transferitzea da Europako hainbat herrialdetako 75.000 pertsona baino gehiagori arreta eman ahal izateko.

EUSKADIREN ROLA: 

  • KRONIKGUNEREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Kronikgune liderra da Ebaluazioko 3 lan-sortan (WP3) zeinaren xedea arreta integratuko eta telemedikuntzako programen eskalatuan esperientziak ebaluatu, alderatu eta trukatzeko metodologia egituratua garatzea eta baliozkotzea den. Horrez gain, Osakidetzarekin ere egiten du lan 6 lan-sorta behar bezala garatzeko, hau da, Osakidetza buru duen zerbitzuaren dinamika hautatu eta egokitzeko ataza. 
  • OSAKIDETZAREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Osakidetzak bi praktika on aurkeztu ditu, korporatiboak izango direnak: gutxiegitasun kardiakoko gaixoen telemonitorizazioa eta gaitz anitzeko gaixoentzako interbentzioko programa bateratua. 6 lan-sortan lider izateaz gain, zerbitzua hautatzean alegia, zeinak estratifikazioa, gaixoen barneratzea eta zerbitzua egokitzea lortu nahi duen, baliabideen optimizazioa ere lortu nahi du, biztanleriaren behar aldakorren arabera baliabideak optimizatzen. Lan-sorta honen xedea gaixoen eta hiritarren beharrei behar bezala erantzuteko baliabide sanitarioen banaketa maila egokia lortzea da.

IKERTZAILEEN TALDEA:

  • Koordinatzailea: Danika Schepis; Anna Giné March (2016ko azaroa arte); Ane Fullaondo; Esteban de Manuel Keenoy.
  • Nagusia: Igor Zabala Rementería (IN); Guillermo Alcalde Bezhold; Nerea Aperribay Sáez; Julia Barroso Niso; Ariadna Besga Basterra; Antonio de Blas; María Victoria Egurbidea Beras; Francisco Javier Fresco Benito; Marbella García Urbaneja; Begoña Gómez Bravo; Rosa González; Rosa María González Llinares; Gabriel Inclán Iribar; María Luz Jauregui; Jesús María Larrañaga Garitano; Mari Luz. Marqués González, Marisa Merino Hernández; Nekane Murga Eizagaecheverri; Isabel Rodríguez Fuentes; Raquel Roca; María Isabel Romo Soler; Arantxa Urruzola Lizarribar eta taldean sartu berriak baieztatu gabe. 

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK.

  • ESI Tolosaldea
  • ESI Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzeta
  • ESI Barrualde – Galdakao
  • ESI Bilbo-Basurto
  • ESI Uribe
  • ESI Donostialdea
  • ESI Goierri – Alto Urola
  • ESI Bidasoa
  • ESI Alto Deba
  • ESI Araba
  • ESI Debabarrena
  • Santa Marinako Ospitalea
  • Gorlizko Ospitalea
  • Osasun Aholkua  
  • SIAC

EUROPAKO PARTNERRAK: