Urriaren 14tik 18ra, Milanen ospatuko da Osasun Publikoaren Europako 8. Hitzaldia, eta bertan aurkeztuko dute ACT-ren (Advancing Care Coordination and Telehealth Deployment) Cookbook-a.

european-public-health-conference

Urriaren 14an, goizeko 11etan, “Oportunidades detrás de la crisis, desde el enfoque presupuestario para conseguir mejores resultados y rendimiento” (“Krisialdiaren atzean dauden aukerak, emaitza eta etekin hobeak lortzeko aurrekontuen ikuspegitik”) saioaren barruan, Cristina Bescos-ek, ACT europar proiektuaren koordinatzaileak emango du ezagutzera eta aurkeztuko du Osakidetzak eta Kronikgunek elkarrekin lan egin duten proiektuaren Cookbook delakoa.  

Duela gutxi bukatu den ikerketa proiektu horretan, osasun sistemen antolaketa- eta egituratze-prozesuetan praktika hobeak identifikatu dira zaintzak bateratzen laguntzeko eta urrutiko medikuntza (telemedikuntza) gaixo kronikoen arreta sanitarioko testuinguruan barneratzeko.

Arreta integratua Europako herrialde guztiek jarraitu beharko luketen bidea izateari ekin dio, horren bidez zahartzen doan biztanleriaren eskakizunei erantzun eta gaixo kronikoen arretan hauteman diren beharrei aurre egin ahal izateko. ACT ikerlana da Europako hainbat eskualdeko osasun sistemen antolaketa- eta egitura-prozesu aztertu dituen lehenengo programa. Haren xedea arreta integratuagoa lortzerantz eta urrutiko medikuntza eskala handiko zerbitzuetan barneratzeko prozesuan aurre egitea da.

Higieneko, Prebentzio-medikuntzako eta Osasun Publikoko Italiar Sozietatearen Nazioko 48. Kongresuarekin batera ospatuko da Osasun Publikoari buruzko Europako konferentziarik handiena. Gertaerak ikertzaileak, arduradun politikoak, Osasun Publikoko profesionalak, eta Europako Osasun Publikoko eta Hezkuntzako hezitzaileak bilduko ditu.

Europar Ikerketa proiektu horri buruz gehiago jakiteko, sar zaitez bere web orri ofizialean:  www.act-programme.eu

DEIALDIA: 2012 Osasun Programa, Sanitateko eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia (egun CHAFEA).