Mastermind-en parte hartuko duten profesionalen trebakuntzarekin emango zaio hasiera depresio arina edo moderatua duten gaixoentzako jokabide-terapia kognitiboko (TCC) sareko programaren hedapenarekin. .

mastermind-proyecto-europeo-apliacion-ionline-terapia-kronikgune

2015eko urrian eta azaroan, Mastermind-en parte hartuko duten erakundeetako profesionalek – HUA eta Arabako Eskualdea, OSI Ezkerraldea Enkarterri Cruces, OSI Barrualde Galdakao, OSI Uribe, OSI Donostialdea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea, Arabako Osasun Mentaleko Sarea eta Osasun Kontseilua –, depresioa duten gaixoak tratatzeko “Depresioa gainditu” sareko terapian oinarritutako tratamendu mota berriaren inguruan trebatuko dira. Gainera, saio horietan, proiektuaren eta zehaztutako protokoloaren inguruan informatuko zaie.

Gainditu depresioaEuropar Batzordeak finantzatutako Mastermind europar proiektuan sartzen da. Europako hainbat estatuko 23 erakundek eta bazkide guztiek osatzen dute proiektuaren partzuergoa, eta guztien artean 5.200 gaixo barneratzea espero da.

Euskadin hedatuko den terapiaren edukiak Osakidetzaren eta Kronikguneren arteko, eta proiektuan parte hartzen duten estatuko beste erakundeen arteko – Servicio Aragonés de la Salud, Badalona Serveis Assistencials y Conselleria de Sanidade de Galicia – aliantzaren emaitza da. Sareko terapiaren edukiak garatzeko eta prestatzeko prozesua aipaturiko lau eskualdeetako osasun mentaleko adituen talde batek egin du.

Sareko terapia depresio arina edo moderatua duten pertsonei depresio horri aurre egiteko estrategia berriak ikastea ahalbidetuko dien tresna ematea da. Helburua pertsona horien jokabidea, pentsamoldea eta, ondorioz, aldartea aldatzea da. TCC online hau behar adina erabili ahalko du gaixoak, edozein momentutan eta edozein lekutan erabili ahalko du, eta arreta primarioko espezialistek edo profesionalen arreta jasoko dute.

Parte hartuko duten Osakidetzako Arreta Primarioko profesionalek depresio arina eta moderatua duten 300 gaixo identifikatu eta barneratuko dituzte, 8 modulu orokor eta bizi–ohitura osasuntsuko bat dituen sareko terapia 12 astetan zehar burutzeko.

Sakatu hemen. Mastermind-i buruz gehiago jakin nahi baduzu