Ekitaldia online izango da abenduaren 1ean (9.30-16.30 CET) eta jende guztiarentzat zabalik egongo da.

2021eko abenduaren 31n amaituko da ofizialki UPRIGHT Europear proiektua (Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers). Kronikgunek Europa mailan koordinatu eta Horizon 2020k finantzatutako ikerketa-proiektu hau 2018an hasi zen, eta Europako zortzi bazkideen partaidetza izan du. 12 eta 14 urte bitarteko nerabeen erresilientzia-gaitasuna handitzeko helburu nagusiarekin, UPRIGHTen programa psiko-hezitzaile bat garatu da nerabe, haien familia eta eskola-komunitatearentzat.

Datorren abenduaren 1eko ospatuko den azken konferentzian partzuergoko kide guztiek izango dira. Era berean, proiektuan parte hartu duten nerabeen osasun mentalean eta ongizatean adituak diren alderdi interesatueen partaidetza espero da. Esku-hartzeetan parte hartu duten ikastetxeak ere gonbidatuak izan dura izan ere ekitaldian esku-hartzean lortutako emaitzak ezagutuko baitira.

Ekitaldian Ilona Boniwelle Positraneko zuzendari nagusiak erresilientziari buruzko erakusketa bat egingo du, eta Sue Roffey psikologo eta akademikoak irakasleen ongizatea aurkeztuko du. Jardunaldian zehar, bertaratuek UPRIGHT programa, esku-hartzearen emaitzak, programa arrakastaz aplikatzeko aholkuak, gomendio politikoak eta nerabezaroko ongizatearekin lotutako beste gai batzuk hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

Ekitaldia mundu guztiari irekita dago eta doakoa da. Izena emateko epea zabalik dago jada. Nahi izanez gero, honako esteka honetan izena eman dezakezu: https://us02web.zoom.us/meeting/register/tZMtde-vqjIoHNCoa7cwXgzCypjOfxDS1giL

Hitzaldiaren hizkuntza: ingelesa. Aldi bereko itzulpena egongo da besteak beste gaztelaniara.

Ekitaldiaren egitaraua.

UPRIGHT proiektuaren webgunea: http://uprightproject.eu/