Azaroan sinatu da proiektua emateko akordioa, ingelesez “Grant Agreement” deritzona, Europar Batasunarekin.
UPRIGHT europar proiektu berria, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers”, 2018ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 48 hile iraungo ditu. Ikerketaren xedea gazteen erresilientzia ahalmena areagotuz buruko osasuna sustatzea eta hezkuntza zentroetan buruko gaixotasunak prebenitzea da.
Nerabezaro goiztiarra, hau da, 12 eta 14 urte bitarteko adinak, aldaketa fisiko, buruko aldaketa, emozional eta sozial garrantzitsuen garaia da. Multzo horretan buruko osasuneko arazoak eta osasunarentzat jarrera arriskutsuak garatzea eragin ditzaketen hainbat faktore aurki ditzakegu. Testuinguru horretan, erresilientzia lantzea oso baliagarria izan daiteke egoera kaskarrei aurre egiteko gaitasuna hobetu eta buruko osasun positiboa izaten jarraitzeko.
UPRIGHT europar proiektuan nerabeei, haien senideei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako esku-hartze holistiko bat barneratuko da. Horretarako, erresilientzia programaren diseinu bateratua egingo da, hura ikastetxeetan hedatuko da eta haren eraginkortasunaren balioztatzea egingo da erresilientzia eta buruko ongizatea areagotzeko. Azkenik, buruko ongizate positiboa sustatzeko lagungarriak diren faktore espezifikoei buruzko ebidentzia zientifikoak aurkeztuko dira.
Kronikgune proiektuaren europa mailako koordinatzailea da. Italia, Polonia, Danimarka, Norvegia eta Islandiako zazpi kidek osatutako partzuergoaren liderra izango da. Euskadi mailan, UPRIGHTek osasun arloko zein hezkuntza arloko profesionalen lankidetza izango du.
2018Ko urtarrilaren 16an eta 17an dago aurreikusita UPRIGHT-en hasierako bilera edo “Kick off meeting” delakoa Bilbon.