Maiatzaren 29 eta 31 bitartean izan zen, Amsterdam eta Almeren hirugarren tailerra (workshop).

Praktika onak aurkezten TITTAN proiektuan.

TITTAN europar proiektuaren helburua zahartze aktiborako irtenbide teknologiko berritzaileen diseinua eta erabilera sustatu ditzaketen politiken garapenari lotutako jakintzen eta praktika onen hartu-emana da. Egun, proiektuaren hirugarren hiruhilekoan gaude, eta bigarren gaia ari dira lantzen ikertzaileek. Eremu honetan zehaztutako helburua ikerketaren eta merkatuaren arteko tarte zabala estutu eta ikerkuntzaren emaitzak merkatura helaraztea erraztea da.

Herbeheretako topaketa horri esker, osasun sistemaren barrutik kanpora berrikuntza sustatzeari zuzendutako arlo horrekin lotutako Praktika Onen hartu-emana egin ahal izan da. Tailerraren ondoren, kide bakoitzak Praktika Onak aurkeztuko dizkio bakoitzaren eskualdeko gainerako kideei. Xedea da eskualdeko eragileen artean jakintza hartu-emanak egitea (bisitak, urrutiko-konferentziak, eta abar).

Herbeheretako tailerrean, Almereko hiria buruan, Praktika Onak partekatzeaz gain, gerturatu direnek eskualdean garatu eta barneratutako hainbat ekimen berritzaile ezagutu ahal izan dituzte, besteak beste, Amsterdameko “A Lab” eta Almereko “Senior Live Foundation” eta “Health Factory” direlakoak. Ekimen horiek adinduei daude zuzenduta, hainbat jarduera bultzatu eta sustatzeko, baina baita zenbait sektoretako profesionalen artean lankidetza eta sormenaren garapena lortzeko helburua ere badute. Praktika horiek agerian uzten dute berrikuntza eta teknologia berriak barneratzeak zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatzen dutela gizartean.

Euskadik, proiektuko kide gisa duen Bioef-eren bitartez, ere hartu du parte topaketan, eta bi kidek, TECNALIAk eta IK4k, garatutako Praktika Onak ezagutzera eman ditu. TECNALIAk FIK aurkeztu du, zahartze eta desgaitasunaren arloan garapen zientifiko-tekniko pribatuko ekimena, hain zuzen ere. Bestetik, IK4k Euskadik gailu medikuen eta osasun sektorerako beste hainbat sistemaren garapenean eta fabrikazioan dituen gaitasunak aurkeztu ditu.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, honako webgunean aurkituko duzu: http://www.interregeurope.eu/tittan/

 

 

TITTAN proiektuak bere finantziazioaren %85 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) eskutik lortu du, Interreg Europe Programaren bidez.