Iragandako urriaren 18 eta 19an Kronikgunek Scirocco europar proiektuaren lehenengo bilera jaso zuen. Bileraren xedea proiektuaren garapenak ikusi, hurrengo pausuen erabakietan aurrera egin eta parte hartzen duten 5 europar eskualdetan arreta integratuko praktika onak partekatzea izan zen.

kronikgune-noticia-scirocco-bec

Scirocco “SCaling IntegRated Care in COntext” europar proiektuaren xedea arreta integratuaren praktika onen transferentzia Europako eskualdeetan zehar modu eskalatuan egitea errazteko balioztatuta eta egiaztatuta dagoen tresna bat (Heldutasun eredu egokitua) ematea da. Egun, proiektua eskalatzeko bideragarritasun altuena duten ekimenen hautaketa prozesuan dago, parte hartzen duten eskualdeek aurkeztutako proposamenen artean.

Euskadiko parte-hartzaileak Osakidetza eta Kronikgune dira, Osakidetza jakintza barneratzean eta honen transferentzian interesa duen eskualde bezala eta Kronikgune “Praktika on baten heldutasun mailaren eskakizunen azterketa” lan-sortaren lider gisa.

Urriaren 18 eta 19an ospatu da Barakaldon (Bilbao Exhibition Centre) proiektuaren lehenengo batzarra. Bertan 20 pertsona inguruk parte hartu dute. Bileran literaturaren azterketaren eta EIP-AHAren B3 ekintza taldeak garatutako Heldutasun eredua egokitu eta balioztatzeko burututako Delphy ikerketaren aurrerapenak partekatu ziren. Heldutasun ereduaren bertsio egokitua aurkezteaz gain, bideragarrien diren praktikak hautatzeko metodoa adostu eta zehaztu zen eta egokitutako Maturity Model-aren lehenengo birzehaztutako bertsioa aurkeztu zen.

Jardunaldietan hartutako erabakiek datorren hilabetetan osatu beharreko lan ibilbide-orria zehazten dute.

Nabarmentzekoa da Enrique Bárez-ek (Osakidetza) bilerari hasiera eman ziola “Minaren zeharkako ikuspegia, minaren unitate batetik ikusita” aurkeztuz. Hau Euskadiko proposamena da Praktika onetarako eta bileran parte hartu zutenen interesa piztu zuen. Bukatzeko, Helen Schonenberg-ek Euskadik ere parte-hartzen duen ACT@Scale europar proiektua aurkeztu zuen. Orain arte egindako lana eta Scirocco proiektuarekin dituen antzekotasunak eta sinergiak partekatu zituen.