Kronikgunek eta Osakidetzak dibulgaziozko bideoa egin dute Carewell proiektuaren inguruan Euskadin egin den lana hiritarrei ezagutzera emateko.

Carewell proiektuak emaitza bikaina lortu zuen Europar Komisioaren (EK) urteko ebaluazioan. Izan ere, EKren gomendioetako bat Carewell hiritarrei ezagutzera ematea da. Helburu horrekin, Kronikgunek eta Osakidetzak proiektuaren helburua, gaitz anitz dituzten gaixoei arreta integratua eskaintzeko bide berria, kudeatzaileen, klinikoen eta gaixoen esperientziak eta Carewell-en Euskadiko ebaluazioaren emaitzak aurkeztuko dituen dibulgaziozko bideoa egin dute.

[youtube id=”mTmxGD-6REs” width=”1024″ height=”350″ autoplay=”no” api_params=”&rel=0″ class=””]

 

Bideo honen bitartez, proiektua garatzea eta inplementatzea ahalbidetzeko proiektuan lanean diharduten pertsonen lan izugarria ezagutzera eman nahi da. Carewellek diziplina anitzeko taldea eratu du, proiektuko ikertzaileekin eta kudeatzaileekin, integratutako osasun erakundeen administratzaileekin, erizaintza eta medikuntza arloetako profesionalekin, langile sozialekin, eta abarrekin. Guztiek egin dute elkarrekin lan Carewell proiektuaren alderdi garrantzitsuenen alde eta haientzat, gaixoentzat eta zaintzaileentzat, hain zuzen ere. Horiei guztiei esker, gaixo kroniko konplexuentzat arreta integratuko eredu berria zehaztu, inplementatu eta ebaluatu da.

kronikgune-noticia-carwell-01

Carewell proiektuaren azken fasean dago une honetan. Arreta integratuko eredu berria zehaztu eta inplementatu ondoren, eskualde guztietako emaitzak ari dira ebaluatzen: Apulia (Italia), Veneto (Italia), Zagreb (Kroazia), Lower Silenia (Polonia), Powys, Gales (Erresuma Batua), eta Euskadi, alegia. Ebaluazio horretako emaitzei esker kostu-eraginkortasuna balioztatzeko beharrezkoa den ebidentzia zientifikoa sortzeko erabiliko dira, zeina ezinbestekoa den arreta-bide berria zabaltzeko.

Bideo honen bitartez, Kronikgunek eta Osakidetzak hiritarrei ezagutzera eman nahi diete Carewell proiektuaren baitan Euskadin egin den lana. Hurrengo esteka sakatu Carewell-en bideoa ikusteko: https://youtu.be/mTmxGD-6REs