Mastermind europar proiektuaren datu-kudeatzaileen eta metodologoen arteko biltzarra Bilbon izan zen irailaren 6an, 7an eta 8an. Bertan bildu ziren eskualde pilotu guztiak unera arte bildutako informazio guztia aztertu eta Europar Batzordeari bidaliko zaion emaitzen azken txostenarentzako erabakiak hartzen jarraitzeko.
Mastermind europar proiektua depresioa duten gaixoentzako Internet bidez Jokabide-terapia kognitiboaren (TCC) garapenari eta inplementazioari zuzendutako nazioarteko ekimen bat da, zeina europar batasuneko 11 herrialdetan garatzen den. Egun, bukaerako etapan dago proiektua. Beraz, funtsezkoa da kudeaketa, azterketa eta datuen bilketarekin lotutako ekintzak ongi planifikatzea.
Irailaren 6, 7 eta 8an, Bilbon ospatu da datuen kudeatzaileen topaketa bat eta datuen azterketari buruzko mintegi bat, zeinetara 25 lagunetik gora etorri diren.
Topaketaren xedea informazioa aztertzea eta egun dagoen informazioarekin araztea izan da, eta baita Europar Batzordeari emaitzak bidaltzeko txostena egiteko lan-egitasmoa zehaztea ere. Gainera, ebaluazio-esparruaren dimentsio bakoitzaren ikerketari buruzko galdera espezifikoak zehaztu ziren mintegi batean (eraginkortasun klinikoa, segurtasuna, gaixoaren ikuspegia eta profesionalarena, alderdi ekonomikoak, antolaketakoak, legezkoak, etiko eta sozio-kulturalak) eta, pilotu bakoitzean bildu ondoren, datu kuantitatibo zein kualitatiboak aztertzeko metodologia zehaztu ziren mintegi batean.
Euskadin, Osakidetzak eta Kronikgunek hartu dute parte. Osakidetzak ikerketaren pilotu gisa; Kronikgunek, aldiz, proiektuaren bi arloren lider gisa, 9 pilotuen Internet bidezko TCCren inplementazioaren koordinazioa eta emaitzen ebaluazioa, hain zuzen ere.
Partzuergoaren hurrengo biltzarra urriaren 12an eta 13an izango da, Turinen (Italia). Egiteke dauden atazetan aurrera egitea eta proiektuaren azken etapari dagozkion gako-gaietako hurrengo urratsak adostea da helburua.