ASSEHSen liburu zuriak jakin-min handia piztu du eta argitaratu ondorengo asteetan 28 herrialdetatik ehunka deskarga izan ditu. ASSEHS europar proiektuak sortutako ezagutzak mundu mailan hedatu dira.

image003

Activation of Stratification Strategies and Results of the interventions on frail patients of Healthcare Services (ASSEHS) europar proiektua estratifikazioarekin lotutako eta osasun, hezkuntza eta ikerketa sektoreetako profesionalak bildu, arriskuaren estratifikazio-estrategiak eta -tresnak ikertu eta haien erabilera sustatzen diharduen nazioarteko ekimena da.

ASSEHSen liburu zuria (White Paper) guztiontzat dago eskuragarri ASSEHSen webgunean iragan ekainetik. Dokumentu honen xedea politika, osasun kudeaketa eta praktika klinikoak gauzatzeko orduan arriskuak estratifikatzeko tresnak erabiltzen jakiteko edukiak hedatzea da. White Paperrak biztanleriaren arriskuen estratifikazioari buruz ikasitako praktika onak eta ikasgaiak azaltzen ditu, xehetasun osoz, eta beste eskualde eta, gaixoen beharren arabera, osasun sistemak esku-hartze proaktiboak eta zehatzak eskaintzeko orduan eredu berrietarantz eraldatzeko laguntza izan nahi du.

image005

ASSEHSen White Paperra estratifikazioko tresnak aurreikusteko moduan eta haien fidagarritasunean eragina izango duen erreferentziarako dokumentua izateko xedea du, eta baita estratifikazio metodoen erabileraren inguruan kontzientziazio publikoan eta profesionalean ere. Argitaratu ondorengo lehenengo asteetan, White Paperra ehunka aldiz deskargatu da 28 herrialdetatik, eta arriskuaren estratifikazio-metodoen inplementazioaren inguruko jakintza hedatu du mundu osoan zehar. ASSEHS europar proiektuak bere helburua lortu du horrela, biztanleriaren arriskuaren estratifikaziorako tresnen erabilera bultzatzea, alegia.

Eskualde mailan esku-hartzean arriskuaren estratifikaziorako tresnak planifikatu eta zabaltzeko orduan aurki ditzakegun oztopoak aurkezten ditu liburuak, eta baita oztopo horiek gainditzen lagun dezaketen laguntzak ere. Horrez gain, ASSEHS proiektuan parte hartu duten lau eskualde pilotutan egindako inplementazioen adibideak azaltzen ditu: Euskadi, Katalunia, Lombardia eta Apulia, hain zuzen ere. ASSEHS proiektuak sortutako jakintzaren muina, are zehatzago, lau eskualde horiek sortutakoa, mundu osora hedatzen da.