MasterMind europar proiektuaren xedea Interneteko terapia kognitibo konduktual bat (TCC) abian jartzea da esku-hartze integratu baten barruan depresioari aurre egin ahal izateko.

mastermidn-programa-cognitiva-conductual-terapia-depresion-proyecto-europeo-kronikguneEsku-hartzeari hasiera eman aurretik, Eskualde guztiek interneten dauden programak aztertu zituzten Eskualde guztiek eta ikuspegi kliniko, tekniko eta ekonomikotik haiek nola egokitu behar ziren edo programa berriren bat sortzea beharrezkoa zen ala ez eztabaidatu zuten. Proiektua bi fasetan garatu zen: lehenengoan, bost eskualdek hartu dute parte; bigarrenean, non Euskadi zegoen, bederatzik.

Inplementatuak izan aurretik, programak baliozkotu eta probatu zituzten hainbat profesional sanitariok, proiektuan zehaztutako behar guztiei erantzuna emateko xedearekin. Bigarren fasean TCC hauek inplementatu dira:

Galesek “Beating the Blues” programa aukeratu zuen, Erresuma Batuan NICEk (National Institute for Health and Care Excellence) garatu eta baliozkotutako depresioari aurre egiteko tratamendua, zeinak tokiko kultur eskakizunak betetzen dituen.

Piamonte eta Treviso (Italia) eskualdeek “iFight Depression” programa aukeratu zuten. Bi kide italiarrek bi arrazoi hauetan oinarritu zuten euren aukeraketa: datuen bilketa eta kudeaketa batetik, eta MasterMind proiektutik haratago zerbitzuari jarraitutasuna bermatzen dioten kostu onargarriak, bestetik. Estoniak ere aukeratu zuen “iFight Depression” programa, tresna bere hizkuntzan ere zegoelako.

Turkiak Top Sende” programa inplementatu du, Ekialde Hurbileko Unibertsitate Teknikoak garatu eta probatutako tresna. Plataforma proiektuaren TCCan zehaztutako moduluekin bateragarria izateko aldaketa txiki batzuk egin zaizkio.

Espainiako eskualdeei dagokienez, Badalonak, Aragoik, Galiziak eta Euskadik osatutako clusterrak “Super@ tu depresión” programa garatu zuen, dagoeneko badauden terapietan oinarritutakoa. “Super@ tu depresión” programaren terapia eta moduluak zehazteko orduan eduki kliniko homogeneoak eta pareko esku-hartzea adostu ziren lau eskualdeetako kultur beharren arabera.

Eskualde horietan ikasitakoa lagungarria izan daiteke TCC programak inplementatzea planifikatzen ari diren besteentzat. Hauek dira:

  • Osasun profesionalen komunikazioa eta koordinazioa gertutasunez eta modu zehatzean egin behar da terapien eduki klinikoen kalitatea bermatzeko.
  • Gaixoek burutu behar dituzten jardueren edukien luzera/galdekizunen kopurua mugatua izan behar da gaixoek hobeto uler ditzaten.
  • Plataforma intuitiboa izan behar da erabiltzeko orduan zailtasunik ez izateko.
  • Modulu bakoitza nola doan erakusten duten elementuak erabiltzea oso garrantzitsua da, hura onartua izateko.
  • Kontuan izan behar dugu gaixoen ikuspegia Interneteko terapiek euren beharrei erantzuna eman eta haietan sartzea errazteko.
  • Erreferentziako profesional sanitarioek zehazki eta modu jarraituan egin behar dute tratamenduen jarraipena.
  • Herrialde bereko eskualde pilotuen arteko elkarlanak, Italia eta Espainia kasu, balioa ematen die Interneteko programei eta haien transferentziari, eta
  • TCC programak sistema sanitarioen informazio-sistemetan sartzeak terapien iraunkortasuna errazten du proiektua bukatzen denean.

MasterMind proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.