2015eko irailean jarri zen abian programa Irungo eta Hondarribiko 10 ikastetxetan eta 2016ko ekainean bukatu zen Ficoban egin zen jai erraldoi batekin, Irunen. 

Gazte eta haurrek gero eta ariketa fisiko gutxiago egiten eta haien elikadura-patroia aldatzen ari da. Gehiegizko pisua eta obesitatea gorantz doa. Eskola osasuna sustatzeko leku interesgarria bihurtu da, derrigorrezko hezkuntza ikasten duten nerabeak hartzen dituelako. “Pre-Start” europar proiektuaren esparruan “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” programa barneratu da, DBH 1. eta 2. mailako ikasleen artean bizi-ohitura osasuntsuak eskola mailan sustatzeko.

Programa hau hainbat erakundek osatutako osasuneko tokiko sare batek garatu eta jarri du abian, non, besteak beste sartzen diren Gipuzkoako Osasun Publikoa, ESI Bidasoa (Osakidetza)Berritzegune (Hezkuntza Saila), Irungo eta Hondarribiko Udalak eta Kronikgune. 

Programa Bidasoako eskualdeko 10 ikastetxetako 1500 ikasle baino gehiagori dago zuzenduta (Erain, Hirubide BHI, Eguzkitza BHI, Txingudi BHI, Toki-Alai BHI, El Pilar, San Vicente, Irungo La Salle, Talaia eta San José Hondarribia). Ikasturtean zehar emaitza oso onak lortu dira. Antolatutako jardueretan ikasleen % 80k hartu du parte. Izan ere, ikasturtean zehar, parte hartu duten ikasleek hurrengo alderdiak landu dituzte:

  • Jarduera fisikoa, zeinaren bitartez ikasleei munduan zeharreko “irudikatutako tour” batean parte hartzera gonbidatu zaien. Herrialde bakoitzarentzako diseinatutako jarduerak antolatu eta egin dituzte jarduera horren barruan.
  • Elikadura osasuntsua, non hiruhileko bakoitzeko galdekizun bana bete duten eta,
  • sormena, hiruhileko bakoitzean ikastetxean gertatu den guztia laburbiltzen duen bideo baten bitartez.

Jarduera guztiak euskaraz bakarrik egin dira. Komunikazio-hizkuntza da antolatzaileentzat eta programa burutzeko. Haren xedea parte hartu duten ikasleek eta irakasleek erabiltzea sustatzea da.

www.bidasoatikmundura.eus webguneak garrantzia handia izan du programan, parte hartzaileentzat abiapuntua izan baita. Webgune interaktiboa, intuitiboa, erakargarria, freskoa eta eguneratua, zeina tresna dinamizatzaile eta informazio-iturri bilakatu den.

Iragan ekainean bukatu zen “Bidasoatik Mundura, sasoi erronka”. Hari amaiera emateko, jaialdi bat ospatu zen Irungo Ficoba erakustazokan. 10 ikastetxeetako 850 ikasletik gora hurbildu ziren jaialdira. Bertan, programaren eskola irabazlea San Vicente de Paúl zela jakinarazi zen eta 2015-2016 ikasturtean landutako hainbat arlotan erregularrenak zein ikastetxe izan ziren eman zen ezagutzera.

Tokiko sarea dagoeneko lanean dihardu “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” programaren hurrengo edizioan. 2016ko irailean espero da martxan jartzea eta Irungo eta Hondarribiko ikastetxe guztien partaidetza izatea.

Programa ezagutu nahi baldin baduzu, sar zaitez www.bidasoatikmundura.eus webgunean.

Sakatu hemen Pre-Start Europar Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu.