Kronikgunek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ordezkatuz, “Steering Group on Promotion and Prevention (SGPP) marketplace workshop on digitally-enabled, integrated, personcentred care” ekitaldian parte hartu du.

Europako Batzordeak antolatutako ekitaldi hau pasa den abenduaren 12an eta 13an ospatu zen Ikerketa Zentro Bateratuaren (Joint Research Centre JRC) instalazioetan, Ispran, Italian.

Euskadi zahartze eta kronikotasunaren inguruko Euskal Osasun Estrategiak: zaintza integratuak eremuan duen jardunbide egokia aditzera emateko aukeratutako eskualdeetako bat izan da. Jardunbide hau esku-hartze prebentiboan, gaixoaren ahalduntzean eta osasun arreta pertsonalizatuan oinarrituta dago eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira arretaren jarraitutasuna, segurtasuna eta gaixoaren esperientzia betetzea eta hobetzea. Historia kliniko elektroniko unibertsal bateratua (Osabide), errezeta elektronikoa, osasun-karpeta pertsonala, egunean 24 orduko eta astean 7 eguneko erizaintza zerbitzua, eta dei zentroa barne hartzen duen eOsasun estrategia batean oinarritzen da.

Pertsonak eta gaixoak xede dituen arreta integratuko eredua sortu du estrategia horrek, osasunean nahiz gizarte-mailan arretaren jarraitutasuna emateko gai dena. Euskadiko gaixoen osasun-beharrak betetzeko egitura, prozesu eta tresna berriak inplementatu dira, eraginkortasun eta efizientzia handiz eta osasun arloko profesionalen eta gizarte-langileen arteko koordinazio-maila handiz.

Ekitaldiak 10 herrialdetako ordezkariak bildu zituen, zeinak haien hautatutako jardunbide egokia Estatu kideen ordezkariei transmititzeko xedearekin bertaratu ziren. Azken hauek horietako zenbait jardunbide egoki aplikatu ahalko dituzte haien testuinguru nazionalerako egokitzat jotzen badituzte.

Baliteke transferentzia honek EBko Hirugarren Osasun Programaren diru-laguntza jasotzea. Estatu kideek Ispran aurkeztutako jardunbide egokiak lehenetsiko dituzte galdetegi baten bidez. Emaitzak Osasunaren Sustapena eta Gaixotasun ez Transmitigarrien Prebentzioa eta Kudeaketari buruzko Zuzendaritza Taldearen hurrengo bileran emango dira (2019ko otsailaren 14an, Bruselan) 2019an Osasun Programaren babesa izango duten maila altuagoko jardunbideak adosteko helburuarekin.