Azaroaren 5, 6 eta 7an ospatu zen Bonn-en (Alemania) C3-Cloud patzuergoaren bosgarren osoko bilkura.

Topaketa honetan duela gutxi burututako jarduerak berrikusi eta otsailean abiatuko den esku-hartzearekin hasteko beharrezkoak izanik oraindik ere gauzatu ez diren jarduerak hobetu dira.

C3-Cloud proiektuaren helburua gaixotasun anitzeko gaixo konplexuei zuzendutako arreta pertsonalizatuko planak garatzea da. Frogetan oinarriko diren plan horiek IKT erremintak baliatuko dituzte, eta diziplina anitzeko talde batek kudeatuko ditu, arreta integratua eta gaixoaren edota zaintzailearen inplikazioa sustatze aldera. Europako hiru eskualdetan (Warwickshire hegoaldea, Euskadi eta Jämtland Härjedalen eskualdea) egingo den ikerketa pilotuarekin egiaztatuko da proiektuaren aplikagarritasuna. Osakidetza eta Kronikgune dira Euskadiren ordezkariak.

Proiektuaren erdia burutu da dagoeneko eta orain esku-hartzearen prestakuntza-fasean dago. Gaixoen eta zaintzaileen parte-hartzea sustatzeko eta banakako arreta planak egiteko erabiliko diren bi plataforma digitalen garapena amaitu da. C3-Cloud aplikazioaren arkitektura zehaztu da eta hura inplementatzeari eta hedatzeari ekin zaio. Gainera, ikerketako parte-hartzaileen prestakuntzarako tokiko plana ere garatu da, eta horretarako beharrezkoak diren prestakuntza-materialak sortu dira.

Ikerketa hau Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak (E-IKBE) onartu du.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen (https://www.kronikgune.org/c3cloud) edo sartu webgune ofizialean (http://c3-cloud.eu/).