Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatuta, UPRIGHT proiektua, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers” delakoa, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei dago zuzenduta.

Izan ere, bizitzaren etapa honetan osasun mentaleko arazoak eta jarrera arriskutsuak gara ditzaketen faktore anitzak aurki ditzakete.

UPRIGHT ikastetxea, irakasleak, nerabeak eta haien senideak hartzen dituen esku-hartze holistikoa da. Osasun eta ongizate mentaleko programa unibertsalak barneratzeko toki aparta dira ikastetxeak, eta hezitzaileen lana ezinbestekoa da ikasleei haiek lantzen laguntzeko. Bestetik, familiak dira nerabeen erreferenteak eta laguntza eta segurtasuna ematen diete.

UPRIGHT programak euren buruak ulertzen eta euren eguneroko bizitzan erabiliko dituzten metodo osasuntsuak sustatzen ahalbidetuko dieten gaitasunak eta estrategiak lantzen lagunduko die. Ondorioz, gazteen ahalmenak azaleratzea eta osasun mental zein fisiko ahalik eta onena lortzea espero da, heldutasunerako bidean.

UPRIGHT programaren ko-sormen eta balioztatze fase horiek bukatuta, pilotu gisa parte hartzen duten Europako 5 eskualdeen esku-hartzeari ekin zaio: Euskadiz gain Trento (Italia), Silesia Behea (Polonia), Reykjavik (Islandia) eta Danimarka. Euskadin Gasteizko 6 ikastetxek hartzen dute parte; UPRIGHT esku-hartzea hirutan barneratuko da, eta beste hirurak kontroleko ikastetxeak izango dira.

Urrian hasi zen ikastetxeetan prestakuntza. Haietako irakasleak eta hezitzaileak erresilientzia eta adimen-osasunaren inguruko prestakuntza ari dira jasotzen. Gainera, familien parte-hartzea sustatzen ari dira lineako prestakuntzari ekiteko. Irakasleek UPRIGHT programa DBHko 1. mailako ikasleei 2019ko urtarriletik ikasturtea bukatu arte aurrera eramateko prest egotea espero da.

Proiektuari buruz gehiago jakiteko, webgune ofizialean sartu: www.uprightproject.eu