DigiFest2020 abenduaren 1etik 11ra izango da, online formatuan.
Osasunari eta zaintza digitalari buruzko Eskoziako urteko ekitaldirik handiena pazienteei arreta hobea eskaintzen dieten tresna digitalei buruz hausnartzeko eta ikasteko gunea izan nahi du. Aurtengo gai nagusia Eskozian, Erresuma Batuan eta nazioartean 2020an zehar ezarritako tresna digitalak aztertzea eta ikastea izango da. Urte honetan, COVID-19k osasunaren eta arreta digitalaren arloko irtenbideak funtsezko tresna bihurtu ditu osasun-erakunde eta -zerbitzuen arteko koordinazioa eta komunikazioa lortzeko eta hobetzeko.
DigiFest2020ko Zuzendaritza Taldeak, Eskoziako Gobernuko Osasun eta Laguntza Digitaleko Zuzendaritzako Margaret Whoriskeyk zuzenduta, programa oso osatua prestatu du, egunero ingurune desberdinetan inplementatutako zerbitzu eta soluzio digitalak jorratzeko.
Kronikgunek eta Osakidetzak Euskadi ordezkatuz, abenduaren 8an Eskoziako Gobernuarekin batera bi eskualdeen arteko senidetzea aurkeztuko dute 2020an, “Twinning 2020” deialdiaren barruan. “Twinning 2020” zahartze Aktibo eta Osasungarriaren Berrikuntzarako Europako Elkarteak (European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing, EIP on AHA bere ingelesezko siglak) egindako deialdia da. Bi eskualdeek, 2012. urteaz geroztik ikerketa- eta senidetze-proiektuetan izan duten lankidetza-harremana erakusteaz gain, azken hilabeteetan “bideo-kontsultei” buruz egin diren informazioa eta ezagutza trukatzeko jarduerak partekatuko dituzte.
“Twinning 2020” delakoak aukera eman dio Euskadiri hobeto ezagutzeko ezarritako “bideo-kontsulten” estrategia, zeina Eskozia osoan eskalatu baita COVID-19 delakoaren harira. Eskoziako Gobernuak bat egin du “Near Me” plataformaren hedapenarekin; nola diseinatu, planifikatu eta inplementatu den, nola prestatu diren profesionalak, kalitatea bermatzeko eta ebaluatzeko prozesuak, informazioa sistemetan erregistratzea, etab.
DigiFest2020 zabalik dago bertaratzeko interesa duen ororentzat. Esteka honetan eman dezakezu izena: https://hopin.to/events/2020-digital-health-care-fest (erregistroak ekitaldiaren egun guztietarako balio du, eta, beraz, nahi duzun saioetara joan zaitezke ekitaldia zuzenean dagoenean)
Gertakizunari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan: nss.shscevents@nhs.scot.