Azaroaren 28an Granadan egin zen hausnarketa eta eztabaidarako saioan, arreta integratua pertsonalizatzeko lortu behar diren erronkak balioetsi ziren.
OPIMEC 2017 IV. Foroaren helburua profesionalei hausnarketarako gune bat ematea, bizipenak partekatzea eta gaixotasunetan baino pertsonengan zentratutako arreta sanitarioa sustatzeko oinarrizko tresnak aztertzea zen. Gaixotasun Kroniko Konplexuen Maneiatzean Praktika Berritzaileen Behatokiak (OPIMEC) eta Gaixotasun Kronikoko Gaixoei Arreta Integraturako Andaluziar Planak (PAAIPEC) antolatutako foru hau osasun sistemako zuzendari edo arduradunei zegoen zuzenduta, baita kronikotasunari lotutako proiektuetan parte hartzen duten Osasun Saileko eta Andaluziako Osasun Zerbitzuko profesionalei ere.
Azken urteotan, osasun sistemek ekarpen oso aipagarriak egin dituzte, gaixo bakoitzaren testuinguruan ebaluatu behar diren neurrien eta erabakiak hartzen dituen pertsona nola barneratu behar denaren inguruan. Sistema sanitario askok jadanik ekin diote gaixoen pixkanakako aktibaziorantz eta gaixoen eta profesionalen arteko lidergo partekaturantz abiatzeari. Helburua Zaintza Pertsonalizatuko Planak garatzea da, non gaixoen balore eta preferentziak abiapuntu bihurtzen diren.
Ildo horretatik, Kronikgunek C3-Cloud europar proiektuan egiten ari den lana azaltzeko aukera izan zuen. Lan horren bitartez, hainbat plataforma teknologikoren bidez gaixo kroniko konplexuei zuzendutako zaintza pertsonalizatuko planak garatu eta hedatuko dira. Esteban de Manuel Keenoy-ek, Kronikguneren zuzendaria, arreta bateratua sustatzeko eta gaixoa zein zaintzailea bere gaixotasuna maneiatzea sustatzeko egiten ari den lana azaldu zuen. Arreta pertsonalizatuko planek gaixoaren eta profesionalaren arteko hitzarmenak bilduko dituzte. Era berean, hainbat baldintza kliniko eta patologia bateratzea ahalbidetuko dute, eta arreta maila desberdinen arteko koordinazioa eta komunikazioa sustatuko dituzte.
Pilotatzea egingo den proiektuaren bazkideetako bat da Euskadi. 2018 bukaeran hastea dago aurreikusita, eta euskal osasun sistemako 600 gaixok baino gehiagok parte hartzea espero da.
C3-Cloud proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.