logo-c3cloud-proyecto-europeo-kronikgune

IZENA: C3-Cloud

IZEN OSOA: A Federated Collaborative Care & Cure Cloud Architecture for Addressing the Needs of Multi-morbidity and Managing Poly-pharmacy

PROIEKTUAREN DEIALDIA: Horizon2020, PHC-25-2015 “Advanced ICT systems and services for integrated care”

PROIEKTUAREN ZENBAKIA: 689181

WEB ORRIA: http://c3-cloud.eu

PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA: THE UNIVERSITY OF WARWICK, UK

DESKRIBAPENA: C3-Cloud proiektuaren xedea informazioa integratzea eta jarduerak koordinatzea ahalbidetzen duen ingurune bat sortzeko IKT plataformaren garapenC3cloud-proyecto-europeo-kronikgunea da, hiritarrei erabakiak hartzen laguntzen duena. Gaitz anitzeko gaixoei eta haien zaintzailei arreta errazten lagunduko du era berean

PROIEKTUAREN HELBURUAK: Hauek dira C3-Cloud proiektuan zehaztutako helburu nagusiak:

  • Gaitz anitzeko gaixoen zaintzarako banakako planak garatzea, ebidentzian oinarritutako gida klinikoen bateratze sistematiko eta erdiautomatiko baten bidartez.
  • Gaitz anitzeko gaixoei arreta integratuko plan pertsonalizatuen kudeaketarako Interneteko plataforma berritzaile bat garatzea, zeina diziplina anitzeko talde batek kudeatuko duen.
  • Erabaki klinikoak hartzen laguntzeko moduluak garatzea eta gidak bateratzea, arriskuak estratifikatzea, polifarmazia kudeatzea, helburuak zehaztea eta jarraipena egiteko arreta pertsonaleko planen gida klinikoak egin eta abian jartzea.
  • Gaixoa edota zaintzaileak ahalduntzeko plataforma
  • Arreta integratua ahalbidetuko lukeen elkarreragingarritasun teknikoko, semantikoko eta pribatutasun eta segurtasuneko erronkei irtenbidea emango liekeen softwarea garatzea.
  • C3Cloud programaren erabilgarritasuna hainbat ingurunetan demostratzea: ingurune klinikoak, teknologikoak eta antolaketakoak.
  • Arreta integratuko eta antolaketa-aldaketen kudeaketa eredu berriak garatzea IKT plataforma berrien bitartez.
  • Inpaktuaren ereduak egiten dituen tresna berritzailea eskala handian garatu eta balioztatzea.

LANAREN METODOLOGIA: 10 lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 48 hileetan zehar

  • 1: Proiektuaren koordinazioa (1 hilea – 48 hilea)
  • 2: Sakabanatzea, ustiapena eta ustiapenarekin lotutako jarduerak (1 hilea – 48 hilea)
  • 3: C3-Cloud sistemaren arkitektura diseinatzea (1 hilea – 48 hilea)
  • 4: Arreta ibilbideen eta antolaketa-ereduen aldaketen garapena eta kudeaketa ( 1 hilea – 48 hilea)
  • 5: Gaixoa ahalduntzeko plataforma (5 hilea – 22 hilea)
  • 6: Elkarreragingarritasuna – Middleware (6 hilea – 18 hilea)
  • 7: Arreta eta zaintza koordinatuak emateko plataforma (5 hilea – 26 hilea)
  • 8: Aplikazioaren garapena eta pilotuetan barneratzea (1 hilea – 45 hilea)
  • 9: Inpaktuaren ebaluazioa eta balioztatzea (1 hilea – 48 hilea)
  • 10: Eskakizun etikoak (1 hilea – 48 hilea)

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK:

  • “C3-Cloud” ikuspegi berria sortzea eta IKT azpiegitura garatzea arreta integratua emateko irtenbide gisa, hasieratik bukaerara.
  • Elkarreragingarritasuneko irtenbideak eta Europan arreta integratua erraztuko duten erabakiak hartzen laguntzeko moduluak garatzea.
  • C3-Cloud estrategia aplikatu eta balioztatzea osasun zerbitzu eta eskura dituzten azpiegitura desberdinak dituzten Europako 3 eskualdetan.
  • Gaitz anitzeko gaixoarentzat arreta-ibilbideak eta antolatzeko ereduak antolatzea, pilotuetan aplikatu ondorengo ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiboetan oinarrituta.
  • Industrian erabiltzeko inpaktuaren ereduak egiten dituen tresna berritzailea eskala handian garatzea.

EUSKADIREN PAPERA PROIEKTUAN: 

  • KRONIKGUNEREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Kronikgunek, “Aplikazioa garatu eta pilotuetan inplementatzea” deritzon 8. lan-sortan liderra izateaz gain, arriskuaren estratifikazioan, arreta integratuko ibilbide berrietan, pilotuen diseinuan eta azken erabiltzailearen trebakuntzan ere hartzen du parte. 
  • OSAKIDETZAREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Osakidetza liderra da 4. Lan-sortan, “Arreta ibilbideen eta antolaketa ereduen garapen eta aldaketen kudeaketan”, alegia. Gainera, betekizun garrantzitsua du esperientzia klinikoan, erabakiak hartzen laguntzeko moduluetan eta pilotajean.

IKERTZAILEEN TALDEA:

  • Koordinatzailea: Lola Verdoy; Ane Fullaondo; Esteban de Manuel.
  • Nagusia: Nicolás González (IN); Antonio de Blas; Mikel Ogueta; Rafael Rotaeche; Arritxu Etxeberria; Iñaki Saralegui; Marian Cidoncha, Garrastatxu Landaluze; Amaia Saenz de Ormijana; Igor Zabala eta baieztatu gabe dauden parte-hartzaile berriak.
  • Ebaluazioa: Javier MaR

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK:

  • ESI Donostialdea 
  • ESI Araba
  • ESI Ezkerraldea-Enkarterri Cruces
  • ESI Barrualde – Galdakao
  • Asistentzia Sanitaria Integratuaren zerbitzua
  • Informatika eta Informazio Zerbitzua 
  • Osarean

PARTNERRAK: