2017Ko azaroaren 21ean, Glasgowen izan ziren Eskoziako Osasun eta zaintza digitalen Astearen barruan, Eskualdeen Europar Astea tailerra eta Eskualdeen Batzordearen Europari buruzko Hausnarketa ekimena.
Arduradun politikoak, osasun arloko profesionalak, gizarte arretako ordezkariak, etxebizitzakoak eta boluntarioak, mundu akademikokoak, azken erabiltzaileak eta lankideak bildu ziren tailerrean. Helburua Europar eskualde eta erakundeek osasun eta gizarte arretako zerbitzu integratuak garatzen eta ematen duen esperientziaren inguruan eztabaidatzea zen.
Eskoziak, Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren Arloan Berrikuntzarako Europar Elkartearekin (EIP on AHA) eta Erreferentziako Guneen Lankidetzarako Sarea (RSCN), tresna baten garapena ari da zuzentzen. Tresna honen bidez zahartze aktibo eta osasuntsurako eskualdeen arreta integratua eta irtenbide berritzaileak eskaintzearekiko duten egoera eta heldutasuna ebaluatu nahi da. Topaketa aukera aparta izan zen “Scirocco tresna” deritzon tresnak eskaintzen duen guztia ezagutzeko. Egun, tresna hobetzen jarraitzen ari dira Scirocco europar proiektuaren esparruan. Eztabaida pizteko, jakintza eta esperientzien transferentzia sustatzeko eta Europan arreta integratuko sistemetaranzko bideak bizkortzeko balio duen tresna gisa lagungarria den ari dira aztertzen. Gainera, Arreta Integratuari dagokionez, osasun sistemen autoebaluazioa errazten duen tresna izatea du helburu.
Esteban de Manuel, Kronikguneren zuzendaria, izan zen Scirocco proiektuaren hainbat bazkidek “Herritarren ikuspegia”, “Hiritarrak ahalduntzea” eta “Ebaluazio-metodoak” neurrien inguruko esperientziak eta ikasitakoa partekatzeko antolatutako mahaietako bat moderatzearen arduraduna.
Osakidetzak “Europar eskualdeen esperientzia arreta integratuan” mahai-inguruan ere hartu zuen parte. Igor Zabalak, Osakidetzako Arreta eta Kronikotasun Integrazioko Zerbitzuaren arduraduna (SIAC), azaldu zuen Euskal Osasun Sistemaren arreta integratuaren eredua. Duela hilabete batzuk arreta integraturako sistemaren heldutasuna aztertzeko egindako ebaluazio-prozesua ere aurkeztu zuen.
Jardunaldiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hurrengo esteka: http://www.scirocco-project.eu/