Kongresuaren 22. edizioa 2022ko maiatzaren 23tik 25era egingo da, formatu hibridoan, online eta aurrez aurre Odensen (Danimarka).

ICIC 2022, Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko Konferentzia, Europan ospe handiena duen biltzarretako bat da, eta ikertzaileak, kudeatzaileak eta profesional sanitarioak biltzen ditu, baita Europako eta mundu mailako hainbat herrialdetako zuzendaritza-taldeak ere. Aurten, kongresua osasun-sistemen koherentzian eta integrazioan zentratzen da, erronka demografikoei erantzuteko eta pazienteen ospitaleetako egonaldia murrizteko. Era berean, sistemak digitalizatzeari ekingo zaio, diagnostiko goiztiarrak egiteko datuak partekatzeari eta gaixotasun kronikoak lantzeari, pazienteari gaikuntza emanez eta gaixotasuna maneiatzen parte har dezan. Eragile komunitarioen arteko informazio-trukea ere partekatu eta eztabaidatuko da, pertsonei arreta integrala emateko.

Kronikgunek berak gidatzen dituen Europako bi proiektu aurkeztuko ditu ahozko komunikazioetan eta gaikako tailerretan, ADLIFE eta JADECARE, hurrenez hurren, eta Gatekeeper proiektu europarrean gidatzen ari den erabilera-kasuen bi poster.

ADLIFE proiektua: Kronikgunek koordinatua

  • Modalitatea: ahozko aurkezpena
  • Izenburua: ADLIFE health outcome framework (ADLIFEren osasun-emaitzen esparrua)
  • Deskribapena: ADLIFE proiektuak (GA 875209) pazientearengan zentratutako ikuspegia sustatzen du, osasun-emaitzak neurtuz. Proiektuan modu adostuan definitu ditugu proiektuan neurtuko diren emaitzak. ADLIFEren xede-populazioarentzat garrantzitsuak diren eremuetan multzokatu dira, bideragarritasuna eta zehaztasuna bilatuz. Kongresu horretan, ADLIFEk adostutako eremuetako emaitzen gutxieneko multzoa biltzen duen esparru garatua aurkeztuko du, baita horrek emaitzetan oinarritutako arretaren plangintza eta proiektuaren ebaluazioa nola errazten dituen ere.

ADLIFE proiektua beste bi saiotan ere aurkeztuko da, ahozko bi komunikazioren bidez:

– Erabaki Partekatuak Hartzearen ondorioei buruzko berrikuspena, LAG ADLIFE proiektuan ezartzeko asmoz egina. – OUH (partzuergoko bazkidea)

– Osasun-datuak integratzeko arkitektura, portaeraren osasuna etengabe monitorizatzeko eta ADLIFE – SRDC (partzuergoko bazkidea) buru duen proiektuan esku-hartze pertsonalizatuak eta “denborari egokituak” egiteko.

Ekintza bateratua JADECARE: Kronikgunek koordinatua

  • Modalitatea: tailerra
  • Data: maiatzak 24, asteartea, 16: 30etan.
  • Izenburua: pertsonarengan oinarritutako eta digitalki gaitutako arreta integratuko jardunbide egokiak transferitzea eta onartzea: zer erronka eta funtsezko elementu jorratu behar dira transferentzia arrakastatsu baterako?
  • Deskribapena: tailer honek premia, helburu eta irismen desberdinak dituzten osasun-sistema heterogeneoetara jardunbide egokiak transferitzeko kontuan hartu behar diren erronkak eta funtsezko elementuak aztertzen ditu. JADECARE proiektuan gauzatzen ari diren esperientzia batzuk partekatuko dira, inplementatutako transferentzia-estrategia eta zabaldutako ekintzetatik hartutako ikaskuntza ezagutaraziko dira.

  • Modalitatea: tailerra
  • Data: astelehena 23, 13: 00etan.
  • Izenburua: SCIROCCO Exchange eta VIGOUR proiektuekin antolatutako baterako tailerra. «Jardunbide egokiak transferitzeko, gaitasuna sortzeko eta arreta integratua zabaltzeko erronkak eta aukerak aztertzea».
  • Deskribapena: EBko Osasun Programako hiru proiektuk laguntza teknikoa eskaintzen diete osasun-agintariei, transferentziarako, gaitasunak garatzeko eta arreta integratua zabaltzeko (CI): JADECARE, SCIROCCO Exchange eta VIGOUR. Tailer honek Europan arreta integratua transferitzeko erronkak eta aukerak aztertzeko eztabaida erraztuko du. JADECAREk proiektuan diseinatu den ezagutza transferitzeko estrategia partekatuko du, SCIROCCO Exchangek garatutako gaikuntza-prozesua aurkeztuko du eta IGOURek bere programaren eskalatze-esperientzia.

GATEKEEPER proiektua:

  • Deskribapena: Kongresuaren ukipen-pantailetan, Kronikgune Euskadin egiten ari den bi esku-hartzeak laburbiltzen dituzten bi posterrak erakutsiko dira.
  • 1. posterra: 1. erabilera-kasua – Adinekoen artean zahartze osasungarria sustatzeko osasun-aplikazio mugikor baten ebaluazioa
  • 2. posterra: erabilera-kasua 7 – IKT irtenbideen ebaluazioa, gaixotasun multikronikoak dituzten adinekoen polifarmaziaren kudeaketa sustatzeko