Kongresuaren 56. edizioa 2022ko maiatzaren 17tik 19ra egin da Parisen

SANTEXPO aretoak (https://www.santexpo.com/en /) 56. edizioa ospatuko du eta aurtengo leloa hauxe izan da: “Osasuna, Europako muga berria?”. SANTEXPOk 900 erakusketari izan ditu eta 30.000 pertsona baino gehiago bildu ditu: zaintzaileak, adituak, ikertzaileak, teknologia-garatzaileak eta osasun-zerbitzuen kudeaketan, digitalizazioan, ekipamenduan eta eraikuntzan inplikatutako osasun-profesionalak. Aurten, osasuna Europako ongizate-estatuaren zutabe gisa tratatu nahi izan da, eta COVID-19ak eragindako pandemiarekin berrantolatu da. Munduko osasun-krisiak herrialdeen erantzun koordinatua eskatu du, eta osasun-sistema nazionalen baterako lana eta ahalegina, herritarren osasuna babesteko. SANTEXPO ideiak, esperientziak eta gaitasunak partekatzeko eta industriaren, ikerketaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza bultzatzeko gune bihurtu da. Era berean, bertaratutakoek prebentzio-politikak aplikatzeko adostasuna lortu nahi izan dute, honako galdera honi erantzuteko: “Europako osasuna Europako integrazioaren muga berri bihurtu al da?”

Kronikgune gonbidatua izan da Euskadiko osasun-sisteman ezarritako arreta integratuko estrategia aurkezteko. Estrategia horrek antolaketa-integrazio klinikoa eta funtzionala bilatzen du. Hedatutako ereduaren helburua asistentzia-jarraitutasuna ematea da, bai osasun- eta gizarte-mailan, hainbat prozesu eta herrientaren bidez. Arreta integratuaren helburu nagusia da biztanleriaren egungo beharrei erantzutea, modu eraginkorragoan eta biztanleria-ikuspegiarekin, baliabideak konfiguratuz eta birbanatuz, baliabideen koordinazioa hobetuz eta osasun digitala bultzatuz. Eredu hori posible da Euskadin, pazienteen jarraipena egiteko eta pazienteei, zaintzaileei eta haien inguruko senideei arreta pertsonalizatua emateko aukera ematen duten tresnei esker. Ildo horretan, Kronikgunek arreta integratuaren estrategia aurkezteaz gain, SANTEXPOn hainbat tresna aurkeztu ditu, hala nola arriskuen estratifikazioa edo Osabide Global Historia Kliniko Elektronikoa.