2018ko urriaren 25ean Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia egin zen Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan.

Jardunaldi honen hari nagusia osasunaren esparruko inplementazioari buruzko ikerketa izan zen. Ebidentzia zientifikoaren eta osasun programa eta politikak abiaraztearen artean dagoen etena murrizteko osasun erabakitzaileekin lan egiteko asmoa dago. Jardunaldia gaixotasun kronikoen ikerketan garrantzi handikoak diren bi gaik osatu zuten: erikortasun anitza eta bere maneiua eta itsaspen terapeutikoa jardunbide klinikoan. Azkenik, eta berritasun gisa, Jardunaldia inplementazio ikerketak nola garatu ezagutzeko tailer batekin itxi zen. Laura Damschroder ikertzaileak zuzendu zuen, AEBko VA Ann Arbor Center for Clinical Management Research zentroko ikertzaileak.

Inaugurazioa eta harrera José María Quintana López doktorearen eskutan egon ziren, sarearen koordinazio zientifikoaren arduraduna eta Barrualde-Galdakao ESIaren ikerketa-unitatearen burua dena. Ane Fullaondok, Kronikguneko I+G Koordinazioaren arduradunak, “Experiencia de implementación en Euskadi: la ruta del paciente pluripatológico” (Euskadiko inplementazio esperientzia: patologia anitzeko gaixoaren ibilbidea) lana aurkeztu zuen.

REDISSEC sarea hiru gai nagusiren inguruan aritzen da: kronikotasuna kudeatzearen erronka, informazio gehiago eta hobea edukitzeko beharra eta Espainiako politika eta osasun zerbitzuetan ikerketa-gaitasuna areagotzeko obligazioa. Sarea 8 autonomia-erkidegotako 14 ikerketa-taldek eta 3 talde kliniko bazkidek osatzen dute. Osotara, hainbat erakundetako 150 ikertzailetik gora ditu: hainbat erietxeetakoak, arreta primariokoak, teknologien ebaluazioko agentzietakoak, eta autonomia erkidegoetako osasun sailetakoak, besteak beste.

Sarearen helburua ikerketa eta berrikuntza arloetan bikaintasuna garatzea da, politika, praktika eta antolatze-eredu onenen inguruko froga sendoak eskaintzeko. Horrela, Espainian gaixo kronikoei eskaintzen zaien osasun asistentzian ematen diren emaitzak hobetzen lagundu nahi da.

Programa osoaren inguruko informazioa nahi baduzu, bisita ezazu REDISSEC sarearen webgune ofiziala: https://www.redissec.com/es/agenda/reuniones/vi-jornada-redissec-estrategias-para-el-manejo-de-la-cronicidad.html