Pasa den urriaren 24an SCIROCCO proiektuaren amaierako hitzaldia egin zen “Scotland House Conference Centre“ zentroan, Bruselan.

Lan handiko bi urte eta gero, SCIROCCO proiektuak SCIROCCO arreta integratuarentzako Heldutasun-eredua balioetsi eta frogatu du. Eredu honen azken bertsioa 2018ko urriaren 24an Bruselan egindako amaierako hitzaldian eman zen ezagutzera. Ekitaldian, “SCIROCCO Tool” izeneko online tresnaz gain, hau aplikatzeko diseinatutako metodologia eta eskualdeek hau erabiltzerakoan izandako esperientziak aurkeztu ziren.

SCIROCCO Europako proiektua (http://www.scirocco-project.eu/) 2016an hasi zen, Europako zenbait eskualderen artean arreta integratuko soluzioak eskalatzea posible egingo duen tresna balioetsia eta probatua eskaintzeko helburuarekin. “SCIROCCO Tool” tresnak 12 dimentsio ditu eta hauek ezinbestekoak dira arreta integratuko gaietan. Tresnak arreta integratutako soluzioen adopziorako eskualdeen heldutasunaren ebaluazio multidimentsionala ahalbidetzen du.

Kronikgune proiektuaren lan-sortetako baten liderra izan da. Proiektuaren eskualdeen Jardunbide Egokien heldutasunerako eskakizunak lortzearen arduraduna izan da. Euskadi “Scirocco Tool” tresna testatu duten bost eskualdetariko bat izan da. Osakidetzako erakunde hauek parte hartu dute: Araba ESI, Bilbao-Basurto ESI, Barrualde-Galdakao ESI, Donostialdea ESI, Santa Marina Ospitalea eta Arreta eta Kronikotasun Bateratze Zerbitzua (SIAC).

Proiektuaren amaierako hitzaldira bisitari ugari bertaratu ziren, bai partzuergoko kideak eta baita Europako Batzordeko eta Osasunaren Mundu Erakundeko ordezkariak ere. Jardunaldia zuzenean jarraitzeko aukera eskaini zen proiektuaren webgunearen bidez. Proiektuari, bere emaitzei, eskualdeen arteko ezaguera-transferentziari eta Europako arreta integratuaren egoerari buruzko esperientziak aurkeztu eta partekatu ziren.

Proiektu horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo horren fitxara (https://www.kronikgune.org/scirocco/) edo webgune ofizialera (http://www.scirocco-project.eu/).