Ikastaroa 2022ko irailaren 14an egingo da, aurrez aurreko formatuan, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan.

“Adinekoen Arretarako Ereduak. Etxean ez bada, etxean bezala” udako ikastaroak, EuskoFederpenek eta hiru lurraldetako elkarteak (AGIJUPENS, NAGUSIAK eta LAS CUATRO TORRES) antolatzen du.

Ikastaroan, Euskadin ezarritako iraupen luzeko zaintzekin lotutako esperientziak eta proiektuak aurkeztuko dira. 2015ean, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak) bere txostenean jasotzen zuen adinekoengan arreta integratua eta zentratua ezartzeko beharra, eta epe luzeko zainketen eskaera gero eta handiagoari erantzun bat emanez eta osasun sistemak egokituz. Aspaldidanik, erakundeak pertsonengan oinarritutako arreta-eredu berriak definitzen eta implementatzen joan dira, erakundearen eraginkortasuna eta iraunkortasuna bilatuz. EuskoFederpenek antolatutako ikastaroan, arreta-eredu desberdinak aurkeztuko dira, erakunde-eremukoak, bai eta komunitate-esparrukoak eta etxekoak ere. Halaber, adinekoen osasuna, autonomia pertsonala, arreta eta zaintza sustatzeko tresnak barneratzen dituzten ereduak erakutsiko dira. Horrela, arretaren alderdi desberdinetaz sakontzea eta eztabaidatzea espero da, pertsonarengan zentratutako arretarekin, etxeko zaintzarekin, eremu komunitarioko zaintzarekin, berrikuntza teknologikoarekin eta egoitza-arretaren modu berrien laguntza-baliabideekin lotutako jardunbide egokiak eta proiektuak aurkeztuz.

Kronikgunek “Adineko pertsonentzako arretaren alderdi komunitarioak” mahai-inguruan parte hartuko du. “Berrikuntza teknologikoa eta adinekoentzako laguntza-baliabideak” izenburupean, Gatekeeper proiektu europarraren komunitate-mailan martxan jarri esku-hartzea aurkeztuko du. Gatekeeper, EBak finantzatua, zahartzen ari den biztanleriarentzat bizimodu independente osasungarriagoa bermatzea du helburu, detekzio goiztiarrerako eta esku-hartze pertsonalizatuetarako irtenbide digitalak eskainiz, eta haien osasuna hobetuz. Kronikgunek koordinatutako esku-hartze komunitarioaren helburua adinekoen osasuna eta zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzea da, aplikazio mugikor baten bidez. MAHA aplikazioak adinekoentzako jarduerak eskaintzen ditu, sozializazioa indartzeko, zahartze aktiboa eta ahalduntzea sustatzeko, eta ohitura eta jarrera osasungarriak sustatzeko eta osasun-egoeraren narriadura, erorketak edo mendekotasuna atzeratzeko edo murrizteko.

2022an hasi den eskua-hartze esperimental (aurre-post, prospektiboa eta kontrol-talderik gabea) honetan, Euskadiko 10.000 adineko eta/edo zaintzailek parte hartzea aurreikusten da. Horretarako, kanal eta komunitate anitzeko estrategia diseinatu da euskal lurralde osorako. Estrategia horretan, adinekoekin lan egiten duten hainbat erakunde eta entitatek parte hartzen ari dira: Osakidetzako 11 Erakunde Sanitario Integratu (ESI), betiON Telelaguntza Zerbitzu Publikoa, Paziente Bizia Programa Aktiboa, Osasun Eskola, Adiberri Fundazioa, Mugiment Programa, Eusko Federpen, Gasteizko Udala, Arabako Lau Dorreak Elkartea, SI Taldea.