Bederatzigarren edizioa 2022ko irailaren 12tik 16ra egingo da Miramar jauregian Donostian.

2014 urtetik etengabe antolatu da Osasun Digitalaren Nazioarteko Kongresua, Osasun Digitalaren Elkarteak eta Signo Fundazioak bitartez. 9. edizio honek BalioanOinarritutako Osasun Digitala izango du ardatz. Osasun digitala tresna eta/edo bitarteko digital bat da, osasunean balioa sortzea errazten duena, eta herritarren gizartean eta osasunean eragin zuzena duena. Bitarteko horrek pazientearen esperientzia hobetzen, profesionalen gogobetetasuna hobetzen eta osasun-sistemaren eraginkortasuna optimizatzen laguntzen du.

Irailaren 12tik aurrera eta bost egunez, osasun-profesionalek, kudeatzaileek, ikertzaileek eta osasunarekin lotutako pertsonek beren ezagutza eta esperientzia partekatuko dituzte mahai-inguru eta tailerretan, pertsonengan oinarritutako osasun-arreta hobea zehazten saiatzeko. Biltzarraren helburua da, halaber, sinergia berriak sortzea eta lankidetzak ezartzea, asistentziaren kalitatea, pazientearen esperientzia eta sistemaren iraunkortasuna hobetzeko proiektu berritzaile berriak diseinatu eta abian jartzeko.

Kronikgunek moderatuko du 2022ko irailaren 15ean Donostiako Miramar Jauregian antolatzen den “Europako Osasun Digitala” mahai-ingurua. Mahai horretan, ADLIFE proiektu europarra aurkeztuko du ahozko komunikazio baten bidez, paziente kroniko konplexuei arreta adimentsu integratua eta koordinatua emateko proposamena. Saioan, ADLIFEk, tresna digitaletan oinarrituta, pazienteari eta zaintzaileari rol aktiboagoa eta independenteagoa ematea bilatzen duela zehaztuko da. Horretarako, hainbat tresna digital garatzen ari dira, osasun-profesionalei arreta-plan pertsonalizatuak ezartzen lagunduko dietenak, erabaki klinikoak hartzen laguntzeko moduluen bidez, eta erabakiak pazienteekin partekatu ahal izateko. Europako proiektuak paziente horien beharrei erantzun nahi die, haien bizi-kalitatea hobetuz, arreta pertsonalizatuz eta narriaduraren prebentzio goiztiarra erraztuz.

Osasun Digitalari buruzko krongresuaren programa osoa ezagutu nahi baduzu, klikatu esteka honetan: https://www.uik.eus/es/curso/ix-congreso-internazional-salud-digital