Aurten, 2019ko otsailaren 6an eta 7an izan da bazkideen bigarren topaketa, Trenton, Italia.  UPRIGHT, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers”, proiektuaren xedea gazteen erresilientzia areagotuz ongizate mentala sustatzea eta gaixotasun mentalak saihestea da. Ikerketa 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei dago zuzendua.

Kronikgune beste sei bazkidek eratutako partzuergoaren Europa mailako koordinatzailea da. Osakidetzak ere hainbat lan-arlotan kolaboratzen du; eskualde pilotu guztietako ikastetxeetan hedatutako programaren eraginaren ebaluazioan, besteak beste.

Urtean bi aldiz antolatzen diren partzuergoko bileren xedea da unera arte izandako bilakaeraren segimendua egitea, hurrengo aldian egingo diren atazak planifikatzea eta partzuergoko kideen arteko lana sinkronizatzea.

Kronikgunek eman zion hasiera jardunaldiari proiektuaren lehenengo urtean egindako lanari buruzko azterketa eskainiz parte hartzaileei. Aldi horretan zehar, erresilientzia eraginkor eta unibertsaleko programa bat garatzen jardun zen, nerabeei, familiei, hezkuntzako hezkuntza-profesionalei eta ikastetxeei zuzendua. Programa honen helburua gazteek norbere buruarengan duten konfiantza eta funtzio kognitiboa sendotzea, arazoei aurre egiteko gaitasunetan, trebetasun sozio-emozionaletan eta kontzientziazioan ahalduntzea, eskola uztea murriztea eta familiaren, irakasleen, ikasketa ingurunearen eta komunitatearen ongizatea hobetzea da.

Halaber, Kronikgunek hurrengo urratsak aurkeztu zituen proiektuaren ebaluazioaren eta balorazioaren inguruan. Bestetik, Osasun Zuzendaritzako islandiar taldeak esku-hartzea ebaluatu ondoren espero den hedapenaren, dibulgazioaren eta gomendio politikoen inguruko lana aurkeztu zuen. Bazkide guztien ekarpena funtsezkoa izan zen hobekuntza-arloak eta proiektuaren bigarren faseari begira beharrezkoak diren estrategiak identifikatzeko, zeina 2019ko irailean hasiko den, 2019-20 ikasturte berriaren hasierarekin bat eginez.

Nabarmentzekoa da Nicoletta Zanetti doktorearen parte-hartzea, Trentoko Heziketa eta Kulturako Departamentukoa, zeinak erakundearen laguntza argia berretsi zuen. UPRIGHT Trentoko eskualdeko eskola komunitateentzat ezinbesteko erreminta bilaka daiteke, bai osasun mentalaren inguruan jakintza ezari ekiteko bai nerabeen eta ingurukoen ongizatea hobetzeko (familia eta irakasleak).

Proiektuari buruz gehiago jakiteko, webgune ofizialean sartu: www.uprightproject.eu