Otsailaren 6an eta 7an, SCIROCCO Exchange proiektuaren hasierako bilera egin zen Luxenburgon.
Hamalau bazkidek osatzen dute Scirocco Exchange partzuergoa, besteak beste Kronikgunek eta Osakidetzak. Europako bederatzi eskualdek hartzen dute parte: Alemania, Flandes, Euskadi, Eskozia, Eslovakia, Eslovenia, Vilna, Polonia eta Puglia.
Europako Batzordearen Hirugarren Osasun Programaren finantzazioa duen proiektu honen helburu nagusia osasun agintariei eta laguntza sozialekoei arreta integratua hartzen eta eskalatzen laguntzea da. Ikerketak 32 hilabete iraungo ditu. Aldi horretan zehar, eskualde bateko beharrezko aktiboetara sarbidea emango da, ebidentzian oinarritutako arreta integratua barneratzeko. Era berean, jakintzen transferentzia pertsonalizatua eta arreta integratuan hobekuntzak planifikatzea sustatuko dira.
Horretarako, “Jakintza Kudeatzeko konexioen Gunea” eratuko da (“Knowledge Management Hub – KMH”). Erreminta honek arreta integratuan dauden aktiboak parte hartuko duten eskualdeen behar bereziekin lotuko ditu.
Eskualde mailan, Osakidetzak jakintza-transferentzia modu pertsonalizatuan nola egin ikertuko du. Bestetik, Kronikgunek osasun sistemetan arreta integratuaren inplementazioan dauden aktiboak identifikatzeko lan-sorta zuzenduko du. Lan-sorta horrek hiru helburu nagusi ditu: aktiboen mapa egitea, haiek konexioen gunearekin barneratzen laguntzea eta eskualde bakoitzarentzat beharrezkoak diren aktiboak erraztea.
Scirocco Exchange-tik espero den emaitza nagusia arreta integratua eta hartzaileak izan daitezkeenen erremintak atzitzea erraztea da, eta baita arreta integratua inplementatzeko eskualdeak nola prestatu behar diren hobeto ulertzea ere.