Istanbulen, Turkia, egin da C3-Cloud partzuergoa osatzen duten 12 kideen laugarren batzar nagusia.

Maiatzaren 7tik 9ra proiektuaren garapena berrikusi zen eta hurrengo hileotan C3-Cloud soluzioa europar batasuneko hiru eskualdeetan, Warwickshire Hegoaldean (Erresuma Batua), Jämtland Härjedalen (Suedia) eta Euskadi hain zuzen ere, inplementazioa prestatzeko egingo diren ekintzak zehaztu ziren.

C3-Cloud, Horizon 2020 programak finantzatutako europar proiektuaren helburua gaitz anitzeko gaixoei plataforma digitaletan oinarritutako arreta pertsonalizatuko planak garatzea da. Horretarako, bi plataforma berri garatuko dira. Bata, arreta pertsonalizatuko planen garapenari eta kudeaketari egongo da zuzendua. Bestea, aldiz, gaixoaren edota zaintzailearen parte-hartze aktiboari eta ahalduntzeari. Proiektuaren helburua jardueren koordinazioa modu kolaboratiboan sustatzea, erabaki klinikoak ebidentzietan oinarritutako tresnak baliatuta hartzen laguntzea eta gaixoaren edota zaintzailearen partaidetza aktiboa sustatzea da.

Osakidetza eta Kronikgune dira Euskadiren ordezkariak proiektuan. Haien partaidetza ikerketan ezinbestekoa da, C3-Cloud soluzioaren garapenarekin eta hura hiru pilotuetan implementatzearekin, laguntza-ibilbideen azterketarekin eta antolaketa ereduekin lotutako atazen koordinatzaileak baitira, era berean hiru pilotuetako bat izanik.

Proiektu beraren barruan, gaur arte, plataformen eta tokiko osasun sistemek erabilitako teknologien elkarreragingarritasuna bermatu da eta gaixoengandik jasotako datuen pribatutasun eta konfidentzialtasun baldintzak zehaztu dira.  Halaber, pilotu bakoitzaren antolaketa-eredua aztertu da, eta C3-Cloud arreta-eredua lortzeko egin beharko diren aldaketak identifikatu dira.  Egun, bi plataforma horien garapeneko eta pilotuetan hedatzeko, inplementatzeko eta burutzeko fasean dago proiektua.

Horrez gain, Euskadi, Warwickshire Hegoaldea eta Jämtland Härjedalen eskualdeak profesionalak biltzen hasi dira. Euskadin, zenbait bilera antolatudira hainbat Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) profesionalekin, proiektua eta haren esku-hartzea aurkezteko.

2019ko otsailean, 12 hilabete iraungo dituen esku-hartzeari ekitea dago aurreikusita, non Europa mailako 1200 gaixok parte hartzea espero den. Are zehatzago, Euskadin 600 gaixo barneratuko dira.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen edo sartu webgune ofizialean: http://c3-cloud.eu/