Erresuma Batuko Osasun Zerbitzuen Ikerketari buruzko Konferentzian (HSR-UK23) aurkeztu da JADECARE
Konferentzia 2023ko uztailaren 4tik 6ra egin da Birminghamen, Erresuma Batuan. Erresuma Batuko Osasun Zerbitzuen Ikerketa konferentzia, Health Services Research UK 2023 ingelesez, Birminghameko Unibertsitate ospetsuak antolatu du. Erresuma Batuko osasun-zerbitzuen ikerketari ahotsa eman nahi dion gunea da, eta NHS osasun-sistema hobetzen eta berritzen lan egiten duten profesionalak eta kudeatzaileak biltzen ditu. Ekitaldiak nazioartean ere hartzen [...]