Jardunaldiak 2023ko ekainaren 8an eta 9an egin dira, Basilean (Suitza).
2023ko Inplementazioari buruzko Europako ekitaldiak (https://implementation.eu/european-implementation-event-2023/), European Implementation Collaborative erakundeak (EIC, ingelesezko siglak) koordinatuta, Europako komunitate bat sortu nahi du, pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko inplementazioaren arloan ezagutza eta esperientzia duten profesional, ikertzaile eta arduradun politikoez osatua. EICren helburua da zientziari eta Europako inplementazioaren praktikari buruzko informazioa eta ezagutza biltzea; gizabanakoak, taldeak, sareak eta erakundeak konektatzea, zientziaren eta inplementazioaren praktikaren arteko aldea murriztuz; eta, azkenik, zientzian eta inplementazioaren praktikan ekitatea aktiboki sustatzea.
Inplementazioari buruzko Europako ekitaldiak inplementazioaren eremuan berrikuntzak egiten diharduten Europako hainbat erakundetako ikertzaile, osasun-profesional eta kudeatzaileak bildu ditu. 2023an, ekitaldiaren leloa honako hau izan da: Normaltasun berri bat sortzea: Aplikazioaren zientziak gizartearentzat duen garrantzia handitzea.
Ekitaldian zehar, ahozko komunikazio batean aurkeztu da JADECARE ekintza bateratua, zehazki garatutako inplementazio-estrategia. Yhasmine Hamu, Biosistemak proiektuaren kudeatzaileak (lehen Kronikgune) partekatu du lau Jardunbide On Europako 21 testuingurutara transferitzeko proiektuaren barnean zehaztutako eta erabilitako implementazio estrategia. Hiru fasez osatutako estrategia honek (aurre-inplementazioa, inplementazioa eta inplementazio ondokoa) hainbat ekintza-plan eta esku-hartze garatzea ahalbidetu du, Jardunbide On horiek egokitu eta transferitzeko. Proiektua azken fasean dago, eta datozen hilabeteetan hainbat lan egingo dira, inplementazio-estrategia ebaluatzeko, beste proiektu batzuetan erabili ahal izateko inpaktuari eta erabilgarritasunari dagokienez.
JADECARE proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik esteka honetan: https://www.jadecare.eu /