Esteban Manuel Keenoy, Kronikguneko zuzendaria 2023ko urtarrilera arte, orain Biosistemak Osasun Sistemetan Ikertzeko Institutua , argitalpen honen egileetako bat da.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME, OMS bere siglak gazteleraz) Lehen Mailako Arretan biztanleriaren osasunaren kudeaketari buruzko analisi eta gomendio politikoak biltzen dituen dokumentua argitaratu du, pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko ikuspegi proaktibo batekin.

Lan hau biztanleriaren osasunaren kudeaketan kokatzen da, non Lehen Mailako Arretak (LM) funtsezko zeregina bete dezakeen sistema indartzeko, datuetan oinarritutako ikuspegia kontuan hartuz. Era berean, arreta pertsonengan zentratuaz era proaktibo batean biztanleriaren osasuna eta ongizatea kudeatzeko. Ildo horretan, biztanleria definitzeak eta antzeko ezaugarriak eta beharrak dituzten azpitaldeak sortzeak aukera eman diezaieke osasun-hornitzaileei ikuspegi bakar batetik esku-hartze espezifikoak definitzeko, arreta pertsonalizatua emanez, talde eta gizabanako bakoitzaren beharrak kontuan hartuta. Ikuspegi horrek pertsonen osasunaren gizarte-baldintzatzaileak eta premia psikosozialak hartzen ditu kontuan, eta lehen mailako arretako hornitzaileei laguntzen die ikuspegi holistiko bat hartzen, komunitate-mailako osasun-desberdintasunak barne hartzen dituena.

Argitalpen honek arrakastarako funtsezko faktoreak identifikatzen ditu sistemaren, antolamenduaren eta klinikaren mailan, Lehen Mailako Arretan biztanleriaren osasunaren kudeaketa ahalbidetzeko. OMEren Europako Eskualdeko 12 herrialde biltzen ditu, LMn biztanleriaren osasunaren kudeaketa nola erabiltzen den erakusten dutenak. Argitalpenak 16 ekintza politiko eskaintzen ditu, hornitzaile sanitarioei herritarren osasuna kudeatzeko ikuspegi baterantz aurrera egiten laguntzeko. Horiek OMEren Lehen Mailako Arretarako Esparru Operatiboaren palanken arabera sailkatzen dira.

Deskargatu txostena, Biztanleriaren osasunaren kudeaketa lehen mailako osasun-arretan: osasuna eta ongizatea hobetzeko ikuspegi proaktiboa: lehen mailako osasun-arretako politikaren dokumentu sorta, esteka honetan klik eginez: https://www.who.int/europe/publications/i/item/WHO-EURO-2023-7497-47264-69316