Ekitaldia 2023ko ekainaren 12tik 14ra ospatu da Bilbon.

Inplementazioaren Zientziari buruzko 1. Konferentziak, Biobizkaia Institutuak (lehen Biocruces Bizkaia) sustatua eta antolatua, inplementazioaren arloan espezializatutako hainbat herrialdetako 170 ikertzaile eta profesional sanitario baino gehiago bildu ditu. Ekitaldian jorratu eta eztabaidatu den gaietako bat izan da osasun-sistemetan esku-hartzeak eta programak eraginkortasunez hartzea eragozten edo errazten duten arrazoiak, ikerketa-azterlanetan eraginkorrak direla frogatu baitute, jardunbide egoki eraginkorrak lortzeko edo balio txikikoak ezabatzeko.

Deustuko Unibertsitatean egindako 1. hitzaldi honek ideiak eta esperientziak partekatzeko balio izan du, bai eta etorkizunean ikerketa-emaitzak osasun-praktika klinikora eramatea bultza dezaketen lankidetzak ezartzeko ere, pertsonen osasun-laguntza hobetzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko zuzendari Marian Ibarrondok inauguratu zuen hitzaldia.

Ane Fullaondo Biosistemako zuzendariak (lehen Kronikgune) JADECARE ekintza bateraturako garatutako inplementazio-estrategia aurkeztu du. Europa mailan Biosistemak (lehen Kronikgune) koordinatzen duen JADECARE proiektuan, lau jardunbide egoki Europako 21 testuingurutara aldatzen ari dira. Proiekturako garatutatko implementazio estrategia hiru fase nagusitan egituratzen da: aurre-inplementazioa, inplementazioa eta inplementazio ondokoa. Aurkezpenean, hiru faseetan egindako jarduera batzuk partekatzeaz gain, inplementazio-prozesuan lortutako emaitza nagusiak aurkeztu dira. Guztira, JADECAREren esparruan, hainbat ekintza-plan zehaztu dira, Europa mailan 4 milioi pertsonari zuzendutako 64 esku-hartze biltzen dituztenak. Esku-hartzeak zabaldu ondoren, CFIRen prozesua erabili da inplementazio-prozesua aztertzeko, eta bestetik SQUIRE 2.0 eredua lortutako ondorioak partekatu dira. Hurrengo urrats gisa, inplementazio-estrategiaren ebaluazioa egitea espero da, inpaktua eta erabilgarritasuna baloratzeko.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik esteka honetan: https://www.jadecare.eu/