Ekitaldia joan den maiatzaren 12an ospatu zen Biosistemak Institutuak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) duen egoitzan.

EvaluAES taldeak Osasun Politika eta Zerbitzuen Ebaluazioari buruzko Ikerketa tailerra antolatu du urtero bezala Euskadin. Edizio berri honen helburu nagusia ikertzaileen arteko diziplina anitzeko trukea erraztea zen, baita alor horretako ikerketa zientifikoen kalitatea eta hedapena hobetzen laguntzea ere. Jardunaldian 6 artikulu aurkeztu ziren, ikerketa ebaluatzailean oinarritutako lanak, hala nola osasun-sistemarekin edo osasunarekin lotutako politiken ezarpenaren ebaluazioa edo inpaktua; edo osasunari eragiten dioten politika ez-sanitarioen ebaluazioa, hala nola ingurumenekoak, lan- edo hezkuntza-politikak.

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko zuzendari Marian Ibarrondok eta Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendari Victor Bustamantek eman zieten ongietorria tailerrera bertaratu zirenei. Euskadiko eta estatuko beste eskualde batzuetako ikertzaileak, kudeatzaileak eta osasun-profesionalak eta Biosistemak Zuzendaritza (lehen Kronikgune) ekitaldian izan ziren.
Egindako aurkezpenen artean, Borja García-Lorenzok, Biosistemak (lehen Kronikgune) institutuaren Osasun Ekonomilaria, VOICE komunitatean kokatutako Disentangling the Value Equation: A Step Forward in Value-Based Health Care (VBHC) lana aurkeztu zuen. VBHCk proposatzen du osasun-sistemak Patiente-Centred Outcomes (PCO) delakoen arabera kudeatzea, osasuneko eta ekonomiako emaitzak konbinatuz, osasun-arretaren balioa zehazteko. Aurkeztutako lanaren helburua bularreko minbiziaren testuinguruan PCOak konbinatzeko metodologia erakustea zen, eta zifra bakarra ematea Porter et al. -ek sartutako balioaren ekuazioaren zenbakitzaileari, VBHCa zehazteko.

Tailerrari buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu Osasunaren Ekonomia Elkartearen, Ekonomia eta Osasun Blogean argitaratutako kronika: https://www.aes.es/blog/2023/06/21/lodeevaluaes-cronica-del-xii-taller/