Partzuergoak 2023ko ekainaren 14an eta 15ean egin du bilera, Hanburgon (Alemania).

ADLIFE proiektu europarraren 6. osoko bilerak, Optimedis bazkideak antolatuak,  proiektuaren aurrerapenaren jarraipena egiteko eta bateratzeko, orain arte lortutako lorpen nagusiak berrikusteko, aurkitutako arazoak eta zailtasunak partekatzeko, konponbide posibleak partekatzeko eta hurrengo urratsak finkatzeko balio izan du. Bi egunez zehar, proiektuan parte hartzen duten hainbat erakundeetako 35 pertsona baino gehiago bildu dira. Partzuergoaren bilera, halaber, Europako Batzordearekin uztailean egingo den proiektuaren berrikuspenari ekiteko balio izan du. Berrikuspen horretan, proiektuaren garapen teknikoa eta ekonomikoa ebaluatuko da 2021eko irailetik 2023ko apirilera bitartean.

ADLIFE proiektu europarra Biosistemak (lehen Kronikgune) erakundeak koordinatzen du Europa mailan, eta arreta-planak pertsonalizatzea du helburu, bai eta pazienteen premia eta lehentasun aldakorrei egokitzeko eta erantzuteko gaitasun goiztiarra hobetzea ere, konponbide digitalen bidez. Azterketa gaixotasun larri eta kronikoa duten 55 urtetik gorako pazienteei zuzenduta dago, eta haien bizi-itxaropena murrizteko aukera dago, haien funtzionalitateak eta gaitasunak murriztu direlako. Proiektua eskualde pilotuetan garatutako plataforma digitalak hedatzeko fasean dago, esku-hartzeekin hasi aurretik, osasun-profesionalen prestakuntzaren eta pazienteak biltzearen bidez.

Euskadin, Biosistemak (lehen Kronikgune) eta Osakidetzak Euskadin implementatuko den pilotua prestatzen ari dira. Azken fasean dago plataformen hedapena eta Osakidetzako pazientearen datuak biltzeko sistema korporatiboekin duten integrazioa eta elkarreragingarritasuna. Gaur egun, Osakidetzarekin lanean hasi da, ahalik eta osasun-profesional gehien inplikatzeko, prestakuntza-materialak eta dokumentazioa garatzeko, bai pazienteak bai osasun-profesionalak informatzeko eta prestatzeko.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu webgune ofiziala: https://adlifeproject.com/