Konferentzia 2023ko uztailaren 4tik 6ra egin da Birminghamen, Erresuma Batuan.

Erresuma Batuko Osasun Zerbitzuen Ikerketa konferentzia, Health Services Research UK 2023 ingelesez, Birminghameko Unibertsitate ospetsuak antolatu du. Erresuma Batuko osasun-zerbitzuen ikerketari ahotsa eman nahi dion gunea da, eta NHS osasun-sistema hobetzen eta berritzen lan egiten duten profesionalak eta kudeatzaileak biltzen ditu. Ekitaldiak nazioartean ere hartzen ditu zerbitzu eta sistema sanitarioen ikerketan interesa duten adituak, bai eta arlo horretan ikerketarekin eta berrikuntzarekin konprometitutako asistentzia-adituak ere, beren lanak eta esperientziak partekatzeko.

Biosistemak proiektuaren kudeatzaileak (lehen Kronikgune) aukera izan zuen JADECARE ekintza bateratuan egindako lana aurkezteko, baita emaitzak eta lortutako inpaktua ere. 2023ko urrian amaitzen den proiektuak osasun-sistemak sistema berritzaile, eraginkor eta jasangarri bihurtzen laguntzeko helburuarekin lan egin du. Proiektuaren esparruan, arrakastaz ekin zaio lau “jardunbide egoki original” (oGP) Europako beste 21 ingurunetara transferitzeari eta hartzeari, “hurrengo adoptatzaileak” (NA). JADECARE-en erronka nagusia izan da arrakasta erakutsi duten berrikuntzak osasun-ingurune heterogeneoetara eta konplexuetara transferitzea, transferitu beharreko praktikak tokiko beharretara, egoerara, gaitasunetara, baliabideetara, planetara eta estrategietara egokituz. Emaitza gisa, hurrengo 21 adoptatzaileek 150 beharrizan baino gehiago identifikatu dituzte, eta 64 esku-hartze eta ekintza-plan definitu dituzte, guztira 4 milioi biztanle europarrei zuzenduta.

Proiektua hobeto ezagutu nahi baduzu, bisitatu webgune ofiziala: https://www.jadecare.eu/

#HSRUK23 @HSRN_UK