Gaur hasten den lan-bisitaren helburua da bertatik bertara ezagutzea Euskadin garatzen ari diren proiektu eta estrategiak, ondoren beren eskualdean abiarazteko mendeko pertsonentzako etxeko zaintzarako lurralde-antolakuntzarako proiektua.
Helburu horrekin, Europa osotik, Euskadi eta Danimarka baino ez dituzte bisitatuko, bi eskualde horiek baitira Europako Batzordeak gomendatutakoak. Euskadiren kasuan, zahartze aktibo eta osasuntsuaren lan integralagatik eta pertsona jardueren erdigunean jartzen dituzten politikak txertatzeagatik jaso du ospea.
Christian Fischer Autonomia Zuzendariak, Beatriz Lorrain,Haut-Rhin-eko Saileko Kasuaren Kudeaketak, Bruno Boutteau, Unitateburuak eta informazio-sistemen kudeatzaileak, eta Frédéric Tryniszewski Frantzia Ekialdeko Osasuneko Eskualdeko Agentziako Doktoreak osatuko duten taldeak, zahartzearekin lotutako unibertsitateetako eta hainbat sektoretako ordezkariekin batera (zahar-etxeetakoak, paziente-elkarteetakoak, etxez etxeko zerbitzuetakoak), gaur hasita, Euskadi bisitatuko dute hiru egunez, bertatik bertara ezagut ditzaten Euskal Osasun Sistemaren funtzionamendua, politika soziosanitarioak eta zahartze aktiboaren lan integralaren politikak eta Euskadin osasun- eta gizarte-alorrean garatu diren hainbat programa.
Alsaziako eskualdearen eta osasuneko eta gizarte-politiketako euskal ordezkarien arteko topaketa horri esker −euskal ordezkaritzaren buru dira Iñaki Berraondo Osasuneko sailburuordea eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea−, Alsaziako ordezkaritzak Osasuneko eta Enpleguko eta Gizarte Politiketak Sailek eta Osakidetzak zahartze aktiboa sustatzeko nola ezarri duten Arreta Integratua. Horretarako, hainbat ekintza abiarazi dira, besteak beste, Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia, betiON teleasistentziarako zerbitzu publikoa, Euskadi Lagunkoia sarea edo adineko pertsonen autonomia-galera eta mendekotasuna prebenitzea.
Alsaziako ordezkaritzak, bisitari esker, bere eskualdean ekintzak identifikatu eta neurriak ezartzeko aukera izango du eta horren ardatza da adineko pertsonentzako etxebizitzan zaintzak eskaintzako lurralde-antolakuntza. Hala adierazi du Iñaki Berraondo osasuneko sailburuordeak, eta balioan ipini du Euskadin garatutako lana, arreta soziosanitarioan eta, bereziki, honako alor hauetan: zaintzen jarraitasuna, gizarteratzea eta osasun-gizarteratzea, IKTen erabilera eta osasuneko ikerkuntza eta berrikuntzaren garapena. Horren helburu bikoitza da osasunaren hobekuntza eta garapen sozioekonomikoa, eta horri esker jaso dugu Europako Batzordean aintzatespena, eta eredu gisa gomendatu gaituzte, nabarmendu du.
Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearen hitzetan, behar bezala zahartzea “bizitza osorako lana da, eta norbanakoen eta kolektiboaren erantzukizuna eskatzen du. Eusko Jaurlaritzak, beste euskal erakundeekin batera, “bizitza-luzeraren iraultzaren erronkari aurre egin behar dio” eta ziur egon behar dugu “elkarrekin aurrera egingo dugula zahartze aktiboa sustatzeko gizarte lagunkoiagoa eraikitzen”. Helburua da “adineko pertsonek aro horretan bizitza osasuntsua, aktiboa eta, ahal den heinean, independentea izatea”.
Izan ere, 2016az geroztik, Euskadi lau izarreko Erreferentziazko Lekua da (“Reference Site”). Puntuazio hori Europako Batzordeak ematen duen handiena da, praktika berritzaileak garatzen, hartzen eta horietan aurrera egiten bikaintasuna frogatzeagatik. Horrek bat egiten du Zahartze Aktiboa eta Osasuntsuaren Berrikuntzarako Europako Elkartearen helburu estrategikoekin (EIP on AHA ingelesez, “European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing”). Aintzatespen hori zahartze aktibo eta osasuntzia lan integralarekiko eta pertsonak ekintza guztien erdigunean jartzeko politika berriak txertatzearekiko hartutako konpromisoagatik ere jaso da, baita sektoreen arteko ezagutza berritzaileak partekatu eta azken urteotan Osasun Sailaren Ildo Estrategikoekin bat osasun-arretan egindako iraunkortasun eta berrikuntza helburu egindako jarduerengatik ere.
Zahartze Aktiborako 2015-2020 Estrategiak barne hartzen ditu gizartea zahartzera egokitzea sustatzeko ekintzak eta gobernantza-eredu berri bat; hobeto zahartzea aurreratu eta prebenitzea; lagunkoitasuna eta parte-hartzea ongizatearen eraikuntzan.
Halaber, Euskadik Kronikgune eta Osakidetzaren bidez aktiboki parte hartu du eta parte hartzen du nazio mailan eta nazioarte mailan ospea duten Europako proiektuetan. Proiektu horiek Osasun Sailaren 2017-2020 Ildo Estrategikoen baitan eta Osakidetzaren 2017-2020 Ildo Estraegikoen baitan kokatzen dira eta horiek ardatz dituzte kronikotasuna, zahartzaroa eta mendekotasuna.
Zehazki, Alsaziako ordezkaritzak Osasun Sailaren eta Osakidetzaren eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sialen estrategiak ezagutu nahi ditu, eta alderdian artean daude: gobernantza eta aldaketaren kudeaketa, berrikuntza eta ikerkuntza, osasun-sistemaren iraunkortasuna, arriskuaren estratifikazioa eta erabiltzailearen esku-hartzea, IKT tresnen erabilera edo pazienteen ahalduntzea.
Horretarako, bisitak eta lan-bilerak antolatua dira Euskadin egongo diren hiru egunetarako. Euskadin egiten ari diren euskal osasun-politiken eta estrategien aurkezpena egin ondoren −bertan azalduko dira ere osasun-ikerkuntza eta -berrikuntzarako politikak eta arreta soziosanitarioa−, Alsaziako ordezkaritza Osakidetza bisitatuko du. Bertan, hainbat bilera hitzartu dira, euskal osasun-sistemaren eredua azaltzeko eta biztanleria-estratifikazioaren moduko programak ezagutarazteko; historia kliniko digitala, programen kudeaketa integrala eta osasun-karpeta.
Krokigune ere ezagutuko dute, osasun-zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen, gaixotasun kronikoen antolaketaren eta kudeaketaren eta osasun-zerbitzuen estrategia eta diseinuaren alorreko Ikerketa Zentroa. Era berean, pazienteak ahalduntzeko proiektuak ezagutuko dituzte, Paziente Aktiboa programa, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik eta Etxean Bizi. Halaber, Osakidetzaren arreta jarraitasunerako unitatea eta arreta integraturako estrategiak ezagutuko dituzte. Lehen eskutik ezagutuko dute ere betiON teleasistentziaren zerbitzu publikoa, eta egoitza nagusira bertaratuko dira.
Azkenik, Euskal Osasun Sistemaren kalitatea eta iraunkortasuna eta arreta hobetzen lagundu duten e-osasuneko programak ere aurkeztuko dira, hala nola, osasun-batzordea edo Carewell Europako proiektua, Kronikgune eta Osakidetza buru direla, eta horren helburua da koerikortasuna duten patologia anitzeko pazienteen zaintza eta arreta-zerbitzua hobetzea, bereziki. Hori bi bideren bidez egiten da: arreta integratuaren koordinazioa, eta etxebizitzan ahalduntze, arreta eta euskarria eskaintze, informazioaren eta komunikazioaren sistema berrien garapen eta erabileraren bidez.