Advancing Care Coordination and Telehealth Deployment Programme (ACT) europar proiektua(DG Sanco-k finantzatua) CC eta TH Osasun Sistemetan eskala handian barneratzeko dago zehazki diseinatuta.

act-consortium-meeting-bilbao-proyecto-europeo-kronikgune-1024x579Topaketa honen helburua zaintzaren eta Teleosasuneko zerbitzuen koordinazioko zerbitzuak Sistema Sanitarioetan behar bezala barneratzeko antolaketa- eta egitura-gakoak aztertzen jarraitzea da. Proiektuan Europako 14 bazkidek hartzen dute parte, eta 5 eskualdetan ari dira ebaluazioa egiten: Euskadi, Katalunia, Lombardia, Groningen eta West-Lothian. Horietan, Osasun Sistemaren hainbat alderdi ebaluatzen dituzte modu kuantitatiboan zein kualitatiboan. Hauek dira ebaluatzen diren alderdiak:ondorioak osasunean, estratifikazio poblazionala, antolaketa ereduak eta arreta jarraituko prozesuak eta, azkenik, profesionalei zein gaixoei atxikitze-maila.

Euskadin Osakidetzak eta Kronikgune hartzen dute parte, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Sanitario Integratu (OSI) guztien Esku-hartzeko Plan Integratuak (EPIak) ari da aztertzen. Analisia burutzeko, informazio kuantitatiboa biltzen ari dira: 2012 eta 2013ko OSI guztien osasun-adierazleak eta informazio kualitatiboa profesional sanitarioei eta gaixoei egindako galdera-sorten bitartez eta Barrualde – Galdakao OSIaren focus group antolatzen dute.

Partzuergoak oraindik beste 8 hilabete ditu CC eta TH zerbitzuak eskala handian barneratzeko lagungarriak izan daitezkeen antolaketa-prozedurak eta egiturakoak adosteko. Gero, Cookbook batean bilduko ditu.

Bazkide guztien arteko hurrengo topaketa 2015eko ekainaren erdialdera izango da.

Proiektuaren izen osoa: Care Coordination & TeleHealth Deployment Programme

Proiektuaren deialdia: 2012 Osasun Programa, Europar Batasuneko Sanitateko eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia.

Kontratuaren zenbakia: 20121209

Proiektuaren webgunea: www.act-programme.eu