Ekainak 18an eta 19an, Donostiako Miramar Jauregiak “Osasun Digitala: Esperientzia Berritzaileak” ikastaroa hartuko du, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Osakidetzak antolatutakoa. Topaketa honetan informazioko eta komunikazioko teknologiak (IKT) barneratzea landuko da, bai produktuei, zerbitzuei eta laguntzarako prozesuei, bai erakunde sanitarioei, hiritarren osasuna eta ongizatea hobetzeko helburuarekin.
Europako Batzordearen e-Osasunari buruzko 2012-2010 ekintza-planaren arabera, osasunari aplikatutako teknologien erabilerak osasun sistemaren eraginkortasunean eta jarraitutasunean izan dezake eragina, eta gaixoen bizi-kalitatea hobetu ere, berrikuntza sustatzeaz gain.
Topaketa honetan, Kronikgunek eta Osakidetzak parte hartzen ari diren proiektuetan garatu eta hedatzen ari diren tresnak eta aplikazioak aurkeztuko dituzte komunikazioa eta posterrak baliatuta. Hauek izango dira azalduko diren proiektuak: Carewell ((Kronik ON programa: gaixo kroniko konplexua gaitzea)), Mastermind (eOsasuneko soluzioak barneratzea depresioari aurre egiteko), United4Health (Telemonitorizaziorako esku-hartze integratuaren hedapena), FI-STAR (Nahasmendu bipolarra tratatzeko estrategia berria: interneterako aplikazioa diseinatu eta barneratzea) eta Pre-Start (Ikasleen artean bizimodu osasuntsua eta gizarte sareen bitartez haiek mugitzea sustatzea).