Ekitaldia 2023ko azaroaren 30ean egin zen Bruselako (Belgika) Square Meeting Centerren.

Osasun eta Laguntza Sistemak Eraldatzeko Europako Elkartearen urteroko konferentziak, ingelesezko THCS siglak (European Partnership on Transforming Health and Care Systems, THCS), komunikazio-, hedapen- eta ustiapen-jardueren liderra den ProMISek antolatuak, Europako osasun-sistemetako alderdi interesdunen eta proiektuko bazkideen artean osasun- eta asistentzia-sistemen eraldaketari buruz eztabaidatzeko helburua zuen. Bertan, sistemen iraunkortasuna, erresilientzia eta esklusibotasuna ahalbidetuko duten irtenbide eta zerbitzu berritzaileak garatzearen alde lan egiten duten eragile, profesional eta ordezkari politikoek parte hartu dute (Europa, nazio eta eskualde mailan).

Nabarmentzekoa da Osasun Sistemen eta Politiken Europako Behatokiko ordezkariek parte hartu dutela jardunaldian zehar antolatutako eztabaida-mahaien moderatzaile gisa. Jardunaldia hiru mahai tematikok osatu zuten. Horietan, ikuspuntu desberdinak eztabaidatu eta partekatu ziren erabakiak hartzeko prozesuari buruzko informazioa emateko tresna eta irtenbide eraginkorrei buruz; sistemen eraldaketaren arrakastarako eta benetako aplikaziorako funtsezko alderdiei buruz; eta, azkenik, osasun-ekosistemetan berrikuntza txertatzeko THCS estrategiaren garapenean egindako aurrerapenei buruz.

Biosistemak Institutua, metodologia- eta ebaluazio-esparrua definitzeaz arduratzen den bazkidea, Euskadiren ordezkari izan zen hitzaldian. THCSren hurrengo hitzordua 2024ko otsaila izango da, 2023an lortutako emaitzak eta Joint Transnational Calls-en esparruan finantzatutako proiektuak aurkezteko.

Elkarlanari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik webgune ofizialean: https://www.thcspartnership.eu/