Ekitaldia azaroaren 30etik abenduaren 1era bitartean egin zen Gant-en (Belgika).

iHDren 2023ko Konferentziaren foku nagusia datuen bigarren mailako erabilera izan da, zehazki alderdi interesdunek hainbat azterlan eta garapenetarako osasun-datuak berrerabiltzeari buruzkoa. Bi egunez, kalitate handiko datuak modu fidagarrian erabili eta berrerabili ahal izateko konpondu beharreko osasun-datuen arloko erronka garrantzitsuei buruz hitz egin eta eztabaidatu da, pertsonen arreta etengabe hobetzeko eta ikerketa bizkortzeko helburu bakarrarekin.

ADLIFEko ikerketa-taldeak pazientearen ikuspegiari buruzko “Patients in the Driving Seat” saioan parte hartu du. Saio hori Digital Health Uptake programak antolatu zuen. Honako galdera hauei erantzun nahi zien saioak: Zer ekarpen egiten die gaur egun osasun digitalak pazienteei berrikuntzari eta balioari dagokienez? Zeintzuk dira jokoaren arauak aldatzen dituzten elementuak, pazientearen eta profesional sanitarioen arteko harremana aldatzen dutenak?
Bertan, praktika arrakastatsuak eta ikerketa-proiektuak partekatu ziren. Horien helburua da pazienteak beren osasuna eta gaixotasuna maneiatzen aurrera egitea, beren osasunari eta osasun-arretari buruzko erabaki informatuak har ditzaten, eta osasun-ekosistemei teknologia berritzaileak eta osasun-sistemak eraldatzeko tresnak txertatzeko aukera emango dieten funtsezko alderdiak ematea. Halaber, pazienteei, herritarrei eta gizarteari balioa eta onurak ematearen alde dauden funtsezko puntuei eta baldintza egokiei buruz eztabaidatzeko balio izan zuen saioak.

Jarraian, hitzaldian zehar egindako ADLIFEren ahozko bi komunikazioak zehazten dira:

– Beñat Zubletzu Sesek aurkeztua – Osakidetza
– Parte hartzeko eguna eta ordua: 2023/12/01 11:30
– Izenburua: ADLIFE “Encouraging a paradigm shift”. Europako proiektuak osasun-sistemen paradigma-aldaketa sustatzeko lan egin duen bezala partekatzea du helburu, pazientea bere osasuna zaintzeko eta hobetzeko planetan integra dadin.

– Gokce Banu Laleci Ertukmenek aurkeztua – SRDC
– Parte hartzeko eguna eta ordua: 2023/12/01 15:00
– ADLIFE: PCPMPn garatutako plataformen aurkezpena, osasun-profesionalei eta pazienteak ahalduntzeko plataformari zuzendua (PEP).

ADLIFE proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu webgune ofiziala: https://adlifeproject.com/