Euskadiren estrategiaren elementu batzuk Europako zazpi herrialdetako osasun-erakundeetan eskalatu dira: Italia, Portugal, Kroazia, Danimarka, Serbia, Txekiar Errepublika eta Grezia

Biosistemak eta Osakidetza buru dituen 2023ko urrian amaitutako Europako JADEACRE proiektua nabarmendu du Europako Batzordeak, Europa osasuntsuago baten alde egindako ekarpenagatik. Europako herrialdeen arteko lankidetzan oinarrituta, Europako 40 erakundek baino gehiagok parte hartu dute. Helburu nagusia osasun-sistemak eraldatzea izan da, eskuragarriagoak, bidezkoagoak eta iraunkorragoak izan daitezen, Europan arreta sanitario integratua eta pertsonarengan oinarritua eskaintzeko.

Hiru urtez, Europar Batasuneko 16 herrialderen artean lau jardunbide onen (Euskadi, Katalunia, Danimarka eta Alemania) transferentzia babesten lan egin du JADECAREk. Horri esker, 21 eskualdek, 4 milioi pertsona baino gehiagok, irtenbide berritzaileak izan dituzte. Proiektuak honako hauek hartu ditu bere baitan: asistentzia-ibilbideak berrantolatzea, aldaketa kudeatzea, eraldaketa digitala edo herritarrak esparruetan gaitzea, integraziora iritsi arte, gaixotasun kronikoak, multimorbilitatea, pertsona ahulak eta premia konplexuak dituzten pazienteak, autozainketa, herritarren osasunaren prebentzioa eta sustapena, gaixotasunen kudeaketa eta kasuen maneiua.

Euskadiko jardunbide egokiak, “Zahartzeari eta kronikotasunari buruzko euskal osasun-estrategia”, zazpi herrialdetara transferitua, Osakidetzako Erakunde Sanitario Integratuetan (ESI) azken urteetan ezarritako osasun-hurbilketak jasotzen ditu, zahartzeari eta kronikotasunari aurre egiteko, eta arreta eskuragarriagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa lortzeko, pazienteen eta, oro har, herritarren mesedetan. Hona hemen estrategiaren funtsezko elementuetako batzuk: biztanleriaren estratifikazioa eta herritarren beharretan oinarritutako arreta-planak; arretaren jarraipena, zerbitzuen koordinazioa eta komunikazioa hobetuta, irtenbide berritzaileen bidez; eta, azkenik, pazienteen ahalduntzea eta autokudeaketa.

Proiektuak iraun duen hiru urteetan, Osakidetzako osasun-profesionalen talde batek Osakidetzan hedatu diren eta Osakidetzako profesionalentzat eta pazienteentzat eskuragarri dauden tresna eta plataforma digitalei buruzko ezagutza transferitzeko garatutako jardueretan lagundu du: historia kliniko elektroniko bateratua, E-rezeta errezeta elektronikoa, Osasun Karpeta, paziente espezifikoentzako telemedikuntza, Osasun Kontseilua, Osasun Eskola, herritarrei informazioa eta prestakuntza emateko zerbitzua, haien osasunaren eta gaixotasunaren inguruko jarrera arduratsua eta aktiboa lortzeko, edo herritarrentzat eskuragarri dauden aplikazioak.

JADECARE proiektuari eta Euskadiko jardunbide egokiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu esteka honetan: https://www.jadecare.eu/