2023ko azaroaren 28an, ekitaldia egin da Madrilgo La Estación CAIXABANK Antzoki Handian. Bertan, teknologia berrietan oinarritutako osasun-arretan izandako aurrerapen esanguratsuak erakutsi dira.

Biosistemak eta Biobizkaia Ikerketa Institutuak GATEKEEPERen itxiera ekarriko duen proiektuaren azken galan parte hartu dute. Proiektua Medtronic Ibericak koordinatutako ekimena da, eta Europako Batzordeak finantzatzen du, Horizonte 2020 programaren barruan. Ekitaldi honek Adimen Artifizialean oinarritutako teknologia eta soluzio berritzaileen bidez gaixotasun kronikoen kudeaketan oinarritutako eskala handiko proiektu honen emaitzak aurkeztu eta partekatzeko balio izan du. 150 pertsona baino gehiago bildu ziren Madrilen, proiektuaren lorpenak ospatzeko eta osasun-arreta digitalaren etorkizunaz eztabaidatzeko, MedTech eta Farma industriako, puntako teknologia-enpresetako, unibertsitateetako, azeleragailuetako, Europako Batzordeko eta ikerketa-institutuetako ordezkarien parte-hartzearekin.

Ekitaldian zehar, Biosistemak eta Biobizkaia zentroetako ikertzaileek “Estrategia erregional sanitarioak konponbide berritzaile aitzindariak aplikatzeko” izeneko saio batean parte hartu dute. Bertan, Osakidetzan ezarritako bi erabilera-kasuren aurretiazko emaitzak aurkezteaz gain (zehazki, iktusaren polifarmazia eta prebentzioa kudeatzeko), Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-sistema digitalki eraldatzeko eta euskal herritarrei arreta integratua eskaintzeko eskualde-mailako estrategiak eta planak partekatu dira. Halaber, teknologietan oinarritutako ikerketa-proiektuen benetako inplementaziorako eta arrakastarako kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak zein diren eztabaidatu da.

Nabarmendu behar da Gatekeeper proiektuan Europako 43 erakundek parte hartu dutela, Europako 13 herrialdetako ospitaleen, unibertsitateen, zentro teknologikoen, enpresa handien, ikerketa zentru eta zerbitzu-hornitzaileen artean. Erakunde horiek osasunaren arloko berrikuntza teknologikoa garatzen eta probatzen dute, 40.000 erabiltzaile ingururen bizi-kalitatea hobetzeko. Euskadi Europako zortzi eskualdetako bat izan da (Aragoi, Saxonia, Apulia, Milton Keynes, Lodz, Zipre eta Greziarekin batera), eta hainbat esku-hartze gidatu dira hainbat erabilera-kasuri heltzeko: diabetesa, parkinsona, iktusaren prebentzioa, osasunaren sustapena eta polifarmaziaren kudeaketa. Osakidetza, Biobizkaiaren euskarri eta kudeaketarekin, eta Biosistemak izan dira proiektuaren esparruan esku-hartzeak hedatzeko eta ezartzeko arduradunak.

2023ko abenduaren 31n amaituko da Gatekeeper proiektua. Lau urtetan zehar bere helburua ebidentzia zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta soziala sortzea, kalitate-adierazleetan oinarrituta, teknologiek helduen artean hain nagusi diren gaixotasunak (parkinsona, diabetesa, bihotz-gutxiegitasuna edo iktusa, besteak beste) goiz detektatzeko eta esku hartzeko eskaintzen duten inpaktu positiboari buruz ikertzea izan da. Azken emaitza gisa, datozen hilabeteetan plataforma digital ireki bat abiaraztea aurreikusi da, merkatuko beste zerbitzu eta gailu batzuk zerbitzuen katalogoan sartu ahal izateko. Proposamen honen elkarreragingarritasuna eta eskalabilitatea Europa osoko paziente eta osasun-sistema gehiagori bermatzen dien tresna, aldi berean partekatutako datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatuz.

Ekitaldiari eta proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

Bisita: www.gatekeeper-project.eu