Biosistemak

Kronikgune Europako JANE proiektuaren hasierako bileran izan da

By |2022-11-23T13:22:10+01:0023 November 2022|

Bilera azaroaren 14an eta 15ean egin da, Milanen (Italia). Minbizia Europako Batzordearen jarduera-eremuetako eta osasun-lehentasunetako bat da, EBko herrialdeetan heriotza-kausa nagusia baita, gaixotasun kardiobaskularren ondoren. Urtero 2,6 milioi pertsonari diagnostikatzen zaie gaixotasun hori, eta beste 1,2 milioi pertsona hiltzen dira. Europako Batzordeak zazpi ezagutza-sare sortzearen aldeko apustua egiten du. Ezagutza-sare horiek minbiziaren zaintzan funtsezkoak [...]

JADECARE proiektuak Policy Boarden (Erabakitzaile politikoen foroa) bigarren bilera antolatu du

By |2022-12-12T17:53:14+01:0021 November 2022|

Bilera online formatuan egin da 2022ko azaroaren 17an Bileraren helburua Policy Boardeko kideekin batera jardunbide egokien inplementazioaren behin-behineko emaitzak (hurrengo adoptatzaileekin antolatutako gaikako tailerretan oinarritutakoak) aurkeztea eta eztabaidatzea izan da, baita beren praktiken politiketan iraunkortasuna/integrazioa bermatzeko egon daitezkeen oztopoak eta aurrerapen orokorrak partekatzea ere. JADECAREren Policy Board 2021ean sortu zen, eskualde hartzaileetan tokiko jardunbide egokiak [...]

Kronikgunek JADECARE proiektuari buruzko tailerra antolatu du Europako Osasun Publikoari buruzko 15. Konferentzian

By |2022-11-10T16:00:40+01:0010 November 2022|

Europako Osasun Publikoaren Elkarteak (EUPHA, ingelesezko siglak) antolatutako konferentzia Berlinen (Alemania) egingo da 2022ko azaroaren 9tik 11ra. Europak munduko osasunean hartu behar duen zereginik aktiboenean zentratuko da edizio hau. Horrela, Europako Osasun Publikoari buruzko Biltzarraren 15. edizioaren gai nagusia honako hau da: "Osasun-sistemak indartzea: herritarren osasuna hobetzea eta ustekaberako prest egotea”. Ekitaldiak honako gai [...]

Kronikgunek VOICE aurkeztu du ICHOMen X. Konferentzian

By |2022-11-02T12:57:34+01:002 November 2022|

Biltzarra 2022ko azaroaren 1etik 3ra bitartean egingo da Bostonen (Estatu Batuak). ICHOM Osasunaren Emaitzak Neurtzeko Nazioarteko Kongresua da eta bere 10. urteurrena ospatzen du. Balioan oinarritutako arretari buruzko mundu mailako kongresurik garrantzitsuena da. Hiru egunez, biltzarrak osasun-sistema ezberdinetako ordezkaritzak, arreta-hornitzaileak, pazienteen elkarteak, industria eta ikerketa-zentroak bilduko ditu, osasun-sistemen etorkizunarekin lotutako gaietan sakontzeko, balioan oinarritutako arreta-eredu [...]

JADECARE Ekintza Bateratuak bigarren osoko bilkura egin du Bilbon

By |2022-10-27T09:02:12+01:0027 October 2022|

Bilera 2022ko urriaren 26 eta 27an izango da Bizkaiko B Accelerator Tower BAT dorrean, Bilbon Bizkaia Dorrean dagoen Bizkaiko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak JADECARE Baterako Ekintzaren partzuergoaren bigarren bilera hartu du. Ekitaldiak 50 ordezkari baino gehiago bildu ditu Europako 16 herrialdetako 45 erakundeetakoak, osasun ministerioetako zuzendarietatik hasi eta ikertzaile teknikarietaraino. Proiektuaren aurrerapena partekatzea da helburua, azken [...]

Kronikgunek Kalitate Asistentzialeko Espainiako Elkartearen (SECA) XXXVIII. Kongresuan parte hartuko du

By |2022-10-20T18:18:07+01:0020 October 2022|

Urriaren 19tik 21era, Zaragozako Kongresu Jauregian SECAk eta Asistentziaren Kalitateko Aragoiko Elkarteak (SACA) antolatutako ekitaldia izango da. Gaurko erronkak, biharko kalitatea lelopean, hiru egunez, Kalitate Asistentzialeko Espainiako Elkartearen (https://calidadasistencial.es/) biltzarrak Kalitate Asistentzialeko Espainiako Elkarteko bazkideak bildu ditu, baita kudeatzaileak, profesional sanitarioak eta ikertzaileak ere, pertsonen arretaren zerbitzuak eta zainketak etengabe hobetzera bideratuak. Programak osoko bilkuren, [...]

Europako Batzordeak Euskadiri eman dio Europako kalifikazio gorena berrikuntzan oinarritutako zahartze aktibo eta osasungarriari modu integralean heltzea gune gisa.

By |2022-10-11T10:54:30+01:0011 October 2022|

BIOEFek Euskadiren proposamenaren aurkezpena diagnosdu Europako Erreferentzia Guneen 4. Deialdira, Kronikgune Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutuaren laguntzarekin. Europako Batzordeak, Erreferentziazko Guneen Lankidetza Sarearen bidez (Reference Site Collaborative Network, RSCN ingelesezko siglak), lau izar eman dizkio Euskadiri, Europako Batzordeak emandako kalifikazio gorena, berrikuntzan oinarritutako zahartze aktibo eta osasungarriari bizitza osoan zehar aurre egiteagatik. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua [...]

Singapurreko ordezkaritza bat Euskadira etorri da euskal osasun sistema eta Lehen Mailako Arretatik emandako arreta ezagutzera

By |2022-10-07T11:56:54+01:007 October 2022|

Kronikgune Institutuak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak koordinatutako lankidetzak Euskadiren ezagutza nazioartean transferitzen lagundu du. Singapurko osasun-sistemaren ordezkaritza bat, Singapurko Zerbitzu Nazionaleko ordezkariz osatua, presidentea eta zuzendari exekutiboa, Biztanleriaren eta Arreta Integratuaren Osasun Batzordeko arduradunak eta Osasun Sistemaren Garapeneko eta Balioan Oinarritutako Ordainketetako kudeatzaileak barne, Euskadin izan dira, Euskadiko Osasun Sistemaren funtzionamendua hurbilagotik ezagutzeko. Bisita hau [...]

Kronikgune Interreg TITTAN proiektuaren azken ekitaldian izango da COVID-19

By |2022-09-26T13:02:59+01:0026 September 2022|

Ekitaldia 2022ko irailaren 27an izango da, ACISek Santiagon duen ekitaldi-aretoan. TITTAN COVID-19 (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network in the context of the COVID-19 pandemic) proiektuaren helburua da Europako bost eskualderen artean ezagutzak trukatzeko sare bat ezartzea, COVID-19 pandemiaren eremuan berrikuntza eta teknologiaren transferentzia sustatzeko. TITTAN COVID-19 proiektua, Interreg Europe Programak finantzatua, TITTAN [...]

Kronikotasuna, Lehen Mailako Arreta eta Osasunaren Sustapena Ikertzeko Sarea (RICAPPS) abiarazi da.

By |2022-09-16T12:44:44+01:0019 September 2022|

Kronikgune Institutuak Osakidetzako profesionalek gidatutako bi ikerketa-talde koordinatzen ditu. Gaixotasun kronikoak heriotza-kausa nagusiak dira Europan eta Espainian. Gainera, epe luzerako osasun-arreta konplexu, integratu eta koordinatua behar dute, hainbat osasun-profesional, baliabide (sendagaiak, proba diagnostikoak, kirurgia, errehabilitazioa, erizaintzako zainketak) eta, batzuetan, gizarte-zerbitzuekin koordinatuta. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME- OMS inglesez) eta Canadian Task Force, US Preventive Services Task [...]